Politika
SENATUA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hala esan du Generalitateko presidenteak, Espainiako Senatuan gaur egin duen agerraldian. PPk deituta, Erdikego Autonomoen Batzorde Orokorra bildu da gaur, amnistia legearen eragin ekonomikoari buruzko txosten bat onartzeko.
Amnistia legearekin gertatu den bezala, erreferendumak ere Konstituzioaren aurkakoa izateari utzi egingo diola ziur agertu da gaur Pere Aragones Generalitateko presidentea. Bere hitzetan, "berandu baino lehen", Kataluniaren eta Estatuaren arteko gatazka bideratzeko erreminta bezala ontzat joko da erreferenduma.
Adierazpenok Senatuan egin ditu Aragonesek, PPk deituta, Erkidego Autonomoen Batzorde Orokorrak gaur egin duen bilkuran, amnistia legeak izandako eragin ekonomikoari buruzko txosten bat onartzeko.
Bere agerraldian, presidente kataluniarrak esan du amnistia legeak balio izan duela, besteak beste, "errepresioak Katalunian eragindako minaren zati bat leuntzeko". Nolanahi ere, argi utzi du "inoiz" ez dituztela ahaztuko "bizitako polizia indarkeria, erbestea eta espetxea".
"Egun batetik bestera, Konstituzioaren kontrakoa izateari utzi zion amnistiak, ezinezkoa izateari utzi zion. Erreferendumarekin ere hori gertatuko da... berandu baino lehen, onartu egingo da Kataluniaren eta Estatuaren arteko gatazka konpontzeko bide bezala", esan du.
Horrekin batera, Aragonesek nabarmendu du "erreferendumaren negozioarekin paraleloan", Kataluniaren finantzazio sistemari buruzko beste eztabaida lerro bat zabaltzea beharrezkoa dela. Uste du Kataluniak bere baliabideak eta bere zergak kudeatu behar dituela, sistema propio baten bidez. "Egungo finantzazio sistemaren zamari ezin dio eutsi Kataluniak: iluna, zaharkitua eta, batez ere, bidegabea da", amaitu du.
Senatuak gaur onartuko duen txostenak dio amnistia legeak "Autonomien Estatua babes gabe" utzi duela, "aurrekari oso larria" ezarri duelako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa