12:39

Politika

Memoria historikoa

Gurseko kontzentrazio esparruko biktimak omendu dituzte, tartean euskaldun asko

EITB Media

Eusko Jaurlaritza duela 85 urte Bearnon zabaldu zen Gurseko kontzentrazio esparruan egindako omenaldian izan da igande honetan. Ia 6.000 euskal herritar baldintza negargarritan izan zituzten 1939 eta 1946 artean bertan.

  • Gurseko omenaldia, igande honetan. Argazkia: Irekia.

    Gurseko omenaldia, igande honetan. Argazkia: Irekia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urtero bezala, Terres de Mémoire(s) et de Luttes ellkarteak Gurseko kontzentrazio esparruan preso izan ziren pertsonak omendu ditu. Pertsona horietako asko Euzko Gudarosteko eta armada errepublikanoko kideak izateagatik edo Frankoren, Hitlerren eta Mussoliniren diktaduren kontra aritzeagatik hartu zituzten preso. 

Gurseko eremu nazia, camp des basques gisa ere zen ezaguna, Oloroe-Donamarian eraiki zuten, Bearnon, Zuberoarekin muga-mugan, eta sei urtez egon zen martxan, 1939tik 1946ra. Urte horien artean, milaka eta milaka izan ziren bertan preso izandako euskaldunak, eta 6.000 euskaldunek baldintza negargarriak pairatu behar izan zituzten. 

Eremu nazia zabaldu zela 85 urte betetzen direnean, Gursen bildu dira igande honetan bertan preso izan ziren pertsonen senideak, elkarte sozial eta kulturalak, eta Akitania Berriko, EAEko, Nafarroako eta Aragoiko ordezkari politikoak. 

Rodriguez Ranz, este domingo, en Gurs. Foto: Irekia.

Rodriguez Ranz, igande honetan, Gursen. Argazkia: Irekia.

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde Jose Antonio Rodriguez Ranz ekitaldian izan da, eta bertan nabarmendu duenez, "Gurseko biktimak gure memoriarako itsasargi" dira.

Gurseko gainerako biktimak ere aintzat hartu nahi izan ditu, "edozein dela ere haien nazionalitatea, etnia edo egoera. Faxismoaren, errepresioaren eta bazterketaren biktimak dira, eta gure memoriaren itsasargi", esan du.

"Egoera bereziki zailak bizi ditugu gaur egun: gerrak, giza eskubideen urraketa larriak, bortxazko migrazioak, erbesteratzeak, bazterketa eta diskriminazioa. Gursek interpelatu egiten gaitu, eta espero dut memoria demokratikoarekin eta mundu bidezkoago, gizatiarrago eta iraunkorrago batekin dugun konpromisoa berretsiko duela", erantsi du sailburuordeak.

Frantzian gehien iraun zuen eta handienetakoa izan zen eremuetako bat izan zen Gursekoa. 64.000 pertsona pasatu ziren bertatik aldi horretan. Horietatik 27.300 Euskal Herriko eta Nafarroako errefuxiatuak izan ziren. 1939 eta 1940 artean, Gerra Zibila amaitu zenean, Nazioarteko eta Espainiako Brigadetako boluntarioak ere hartu zituen, baita faxismoaren beste biktima batzuk ere, naziek "jendaila" gisa jotzen zituztenak, juduak, ijitoak edo homosexualak tartean.

Terres de Mémoire(s) et de Luttes elkarteak nazien kontzentrazio esparruetako barrakoiak berreraikitzeko lanak egin ditu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena