Politika
Gaixorik dagoen presoa
Erredakzioa
Presoak baldintzapeko askatasuna lortu zuen atzo, baina orain osteguna arteko epea dago erabakiaren kontra helegitea jartzeko, eta helegiterik jartzen ez badute, ebazpena irmoa izango da.
Albisteak (5)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Josu Uribetxebarria ETAko presoak baldintzapeko askatasuna jaso zuen atzo heriotza eragingo dion minbizia kartzelatin kanpo tratatzeko, baina ebazpena irmoa izan arte Donostia Ospitalean jarraitu beharko du Poliziaren zaintzapean.
Prozesu hori ostegunera arte luzatuko da gutxienez, ordura arteko epea baitako baldintzapeko askatasunaren kontra helegitea aurkezteko.
Baldintzapeko askatasuna
Jose Luis Castro Espetxeratuen Zaintzako epaile nagusiak baldintzapeko askatasuna eman dio Josu Uribetxeberria gaixo dagoen ETAko presoari, duela bi aste Espetxeetako Zuzendaritzak 3. gradua eman ostean.
Castrok erabaki honekin Fiskaltzaren irizpidearen kontra egin du. Epailea duela bi egun Donostiako Ospitalera joan zen, Uribetxebarria eta hori tratatzen duten onkologoak bisitatzera, bere osasun-egoerak ez duela atzera bueltarik zioen txostena berresteko.
Epaileak bere erabakia "gizatasun eta pertsonen ohore eskubidearen printzipioetan" oinarritu du, eta horiek "beste arrazoi guztien gainetik" egon behar dutela nabarmendu du. Halaber, horiek osotasunean ezin direla eman kartzelan (heriotza duina) eta bai hortik kanpo (senideen alboan eta medikuen tratamendu aringarria jasoz bizitzeko trantze horretan) azaldu du.
Autoan irakur daitekeenez, epaileak Uribetxebarriari biktimen etxebizitzara edo lantokira edo haien familiarengana gerturatzea debekatu dio, baita era "aktiboan eta pasiboan" adierazpen publikoak egitea indarkeria goraipatuz, bereziki ETAri dagokionean.
Terrorismoaren biktimak mespretxatzea esan nahi duten adierazpenak egitea ere debekatu dio epaileak Uribetxebarriari.
Halaber, Uribetxebarriak ezin izango du bizilekutzat jartzen duen lekutik irten aldez aurretik baimen judizial bat izan gabe, eta Donostiako kartzelatik kanpoko zerbitzu sozialen aurrean agertu beharko du hilero, bere tratamendu medikoaren bilakaeraren inguruko berriak azaltzeko.
Gaixotasun "larria eta sendaezina"
Baldintzapeko askatasunaren espedientean azaltzen diren medikuen txostenei dagokionez, kontraesan batzuk daudela esan du epaileak, halere, medikuen profesionaltasuna zalantzan jartzen ez duela nabarmendu du.
"Oinarrian" medikuen txostenak honako puntu hauetan bat datoz: Uribetxebarriak gaixotasun "larria eta sendaezina" du, bere tumoreak oso pronostiko txarra du, eta gutxi gora behera sei eta hamabi hilabete gehiago bizi daiteke.
Halaber, Uribetxebarriak ezin duela kartzelan tratamendua jaso azaldu du, adituen iritziak kontuan hartuz, azken horiek alta ezin zaiola eman diote ikuspuntu klinikotik baldintzapeko askatasuna emanda ere, "bigarren mailako konplikazioak ekartzeko arriskua kontuan hartuta".
Kartzelako mediku zerbitzuek lehen mailako arreta zentroen kontsiderazioa dute, eta ez dute gaixotasun baten "azkeneko fasea" tratatzeko behar den profesionalik, nabarmendu du Castro epaileak.
Baldintzapeko askatasuna lortzeko ea egoera terminalean aurkitzea beharrezkoa den inguruan, Castrok esan du ez dela beharrezkoa kartzelatik kanpo geratzeko, baina horren helburua aske geratu diezaiokeen denbora bizi ahal izatea da, "arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalarengatik".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa