Politika
Union del Pueblo Navarro
Agentziak | EITB Media
UPNren Iruñeko bozeramaile eta hiriko alkate ohiak eta Tuterako alkateak akordioa itxi dute alderdi erregionalista elkarrekin zuzentzeko asmoz, apirilaren 28an egingo den kongresutik aurrera.
Cristina Ibarrola UPNren Iruñeko bozeramaile eta alkate ohiak eta Alejandro Toquero Tuterako alkateak akordioa iragarri dute gaur, apirilaren 28an egingo den kongresutik aurrera alderdi erregionalista elkarrekin zuzentzeko.
Ibarrola UPNko afiliatu bakarra da, Javier Esparzaren lekua hartzeko asmoaren berri emateko pausoa eman duena. Otsailean egin zuen, eta Toquerori bate egiteko gonbita publikoki egin zion..
Akordioaren arabera, Cristina Ibarrola izango da presidentetza erregionalistako hautagaia, Alejandro Toquero presidenteorde, Cristina Sota Tafallako alkatea idazkari nagusi eta Mario Fabo Martzillako alkatea antolakuntza idazkari.
Ibarrolak, Toquerorekin batera, agerraldia egin du UPNren Iruñeko egoitza nagusiaren aurrean, eta esan duenez, "Nafarroak erreferente izan behar du berriro arlo guztietan: osasunean, enpleguan, fiskalitatean, lehiakortasunean...".
"Erabat sinetsita gaude UPN ez dela soilik indar bozkatuena, herritarrentzat aukerarik onena dela Nafarroako Gobernua berreskuratzeko, lurralde honetako udal guztiak eskuratu eta mantentzeko", aldarrikatu du.
Toqueroren hitzetan, "erantzukizun eta kohesio ariketa bat egin dugu, UPNren familia handia sentsibilitate ezberdinekin batzeko", eta "UPNren udal boterea indartzearen" alde egin du.
Ibarrolak otsailean alderdi erregionalistako presidente izateko hautagai izango zela iragarri zuenean, bera aurkeztu zen Iruñeko alkategai, abenduaren 28ko zentsura-mozioak kendu zion aginte-makila berreskuratzeko.
Beraz, Nafarroako Parlamenturako UPNren zerrendaburu izango zenaren zalantza zegoen, Foru Erkidegoko presidentetza berreskuratzen saiatzeko, eta orduan begirada guztiak Toquerorengan jarri ziren.
Hala ere, Tuterako alkateak ez du argitu nahi izan prentsaren galderen aurrean hautagaitzaren buru izango den ala ez: "Tuterako alkatea naiz, Nafarroako bigarren hirikoa, eta niretzat ohore bat da. Duela urtebete konpromisoa hartu nuen herritarrekin 2027ra arte nire hiriaren interesen alde lan egiten egiteko".
Horren inguruan berriz galdetuta, Toquerok barkamena eskatu du: "UPNren gobernurako hautagaia UPNko afiliatuek erabakiko dute eta hautagai onena bilatuko dugu guztion artean. Oraintxe bertan hiru urte barru zer egingo dudan galdetzen ari zarete, eta datorren astean zer egingo dudan ez dakitenean".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa