Politika
Ustezko zerga iruzurra
Agentziak | EITB Media
Madrilgo 19. Instrukzio Epaitegiak bi zerga iruzur eta dokumentuak faltsutzea egotzi dizkie enpresaburuari eta beste lau pertsonari.
Gonzalez Amador, Ayuso ondoan duela, artxiboko argazki batean. EITB Media
Madrilgo 19. Instrukzio Epaitegiko magistratuak maiatzaren 20rako deitu du deklaratzera Alberto Gonzalez Amador Isabel Ayuso Madrilgo erkidegoko presidentearen bikotekidea. Ikertu gisa deklaratu beharko du enpresaburuak, bi delitu fiskal eta agiriak faltsutzea egotzi baitio.
Gonzalez Amador eta beste lau pertsona ikerketapean jarri ostean jarri du data epaileak, Fiskaltzak jarritako salaketa bat tarteko.
Zehazki, Ayusoren bikotekidea eta M.N. maiatzaren 20rako deitu ditu, eta biharamunerako, gainerako hirurak, iturri juridikoek baieztatu dutenez.
2020 eta 2021. urteetan sozietateen gaineko zergan, hurrenez hurren, 155.000 eta 195.951 euro ez ordaintzea egotzi dio epaileak. Halaber, "benetan egin ziren lanei ez dagozkien fakturak" aurkezteagatik ere ikertuko du Gonzalez Amador.
Fiskaltzak salatu zuen auzia, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak helarazitako txosten bat oinarri hartuta. "Sozietate batzuek aurkeztutako fakturetan gastu faltsuak" atzeman zituzten agentziako langileek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa