Politika
NEGOZIAZIOAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Esquerra Republicanako idazkari nagusiak 'El Periodico' egunkariari emandako elkarrizketa batean adierazi duenez, amnistia "prest" dagoen honetan, "bigarren faseari heltzeko garaia da: autodeterminazioaren faseari, alegia".
Marta Rovira agerraldi telematiko batean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
ERC eta PSOE alderdiak erreferendumari buruz hitz egiten ari direla adierazi dio gaur Marta Rovira Esquerra Republicanako idazkari nagusiak El Periodico egunkariari. Amnistiaren gaia prest utzi ondoren, bigarren fasean autodeterminazioaren txanda dela esan dio, eta negoziatzen jarraituko dutela.
"Inbestidura-akordioak oso argi dio gatazkaren bigarren negoziazio-fasea ireki dugula. Amnistia prest utzi dugu eta bigarren fase honetakoa oso argi dago: autodeterminazioa. Erreferendumari buruz ari gara. Erreferendumari buruz hitz egiten ari gara (PSOErekin) bigarren fase honetan, eta ez diogu erreferendumari buruz hitz egiteari utziko", azaldu du.
Buruzagi errepublikanoaren arabera, bere alderdiak "astero negoziatzen du PSOErekin, nazioarteko bitartekarien parte-hartzearekin". "Astero negoziatzen du ia duela lau urtetik, eta ez diogu utzi inoiz negoziatzeari, ezta hauteskundeetan ere. Gobernuen arteko mahaia da bertan behera geratu dena", zehaztu du.
Rovirak elkarrizketa horiek isilean garatu izana defendatzen du honako argudio honekin: "Gu diskretuak ez bagara, presio handiegia jartzen dugu negoziazioan, eta kontu taktikoegia bihurtzen da eta ez du emaitzarik ematen. Eta guk emaitzak nahi ditugu".
Rovirak sei urte beteko ditu asteburu honetan Suitzan bizitzen. Hala, ERCren Kataluniako hauteskundeetarako zerrendan ez dela agertuko jakinarazi du, eta terrorismoarekin lotuta zabalik den auzia amaitzen denean soilik itzuliko dela Kataluniara. "Inoiz egin ez dudan eta egingo ez dudan delitua da. Amnistia legearekin auzia ixtea espero dut", gaineratu du buruzagi errepublikanoak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa