21:46

Politika

URIBETXEBARRIA KASUA

Uribetxebarriaren eta preso gaixoen askatasuna eskatu dute Donostian

Erredakzioa

Juan Maria Feliu antolatzaileen bozeramaileak komunikatu bat irakurri du: "Espetxe-politika aldatzea" eskatu du, "bakearen, konponbidearen eta normalizazioaren bidean".

01:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostian, Josu Uribetxebarriaren eta gaixotasun larriak dituzte gainontzeko 13 presoen askatasuna eskatzeko manifestazioa egin dute. 

Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak manifestazioa baimendu du, baina Ertzaintzari terrorismoa goratzeko ekitaldirik egin ez dadila zaintzeko eskatuta.

Gomez Bermudezen arabera, "ez da propio neurri berezirik hartu behar, egungo legedia aplikatzearekin nahikoa dugu manifestazioan delituren bat gertatuz gero". Martxa debekatzeko Carlos Urquijo Gobernuko ordezkariak eta Terrorismoaren Biktimen Erakundeak (AVT) egindako eskaerak baztertu egin ditu epaileak.

Manifestazioa 17:40ak jota atera da Antiguo auzoko tuneletik eta Kontxako pasealekutik pasa da hirigunera iritsi arte. Manifestarien artean, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta bere gobernuko zenbait kide izan dira, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearekin batera.

Maite Aristegi eta Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak ere Donostiako manifestazioan izan dira, Ezker Anitzako Mikel Eizagirre, eta Iñigo Iruin abokatuarekin batera. Guztiek isilean egin dute ibilbidea, Boulevarrera iritsi diren arte. Bertan txalaparta soinuek hartu dituzte.

Protestaren bukaeran, dantzariak izan dira eta bertsonari batek eta abeslari batek ere amaierako ekitaldian parte hartu dute. Ondoren, Juan Maria Feliu antolatzaileen bozeramaileak komunikatu bat irakurri du: "Espetxe-politika aldatzea" eskatu du, "bakearen, konponbidearen eta normalizazioaren bidean". Azkenik, eta txalo artean, manifestazioa amaitutzat eman dute.

Permach eta Maeztu

EAJri "autokritika" egiteko eskatu dio Joseba Permach Ezker Abertzaleko ordezkariak, jeltzaleek kartzela-politika "errepresiboa"n erantzukizuna dutelako. Halaber, EAJk Josu Uribetxebarriaren auzian agertutako "sentsibilitate falta" salatu dute.

Aralarreko Dani Maeztuk, alduz, "Estatu espainiarraren mendeku eta errepresio politikarekin amaitzeko" eskatu du, eta giza eskubideak "pertsona guztientzat direla, ETAko presoentzat ere bai" aldarrikatzeko deia egin du, "PPren inmobilismoaren aurrean".







Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena