Politika
EITB Focus
eitb media
Dena dela, Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Imanol Pradales (EAJ) dira faboritoak, hamarren bateko aldearekin baino ez.
Grafikoa: EITB
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egiteko hilabete falta denean, 10 hautesletik 4k ez dute argi oraindik nor nahiago duten lehendakari, EITB Focus inkestaren arabera.
Nolanahi ere, Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Imanol Pradales (EAJ) dira faboritoak, hamarren bateko aldearekin baino ez.
Hori horrela, koalizio subiranistaren hautagaia boto-emaileen % 26,1entzat da desiratuena, eta alderdi jeltzalearena, aldiz, % 26rentzat.
Gainerako lehendakarigaiek ez dute ia babesik izan: Eneko Andueza (PSE-EE) % 4,1ek nahi dute lehendakari; Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos), % 1,7k; Javier de Andres (PP) eta Alba Garcia (Sumar), % 0,8k; eta Amaia Martinez (Vox), % 0,3k.
Metodologia
Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).
Galdeketak martxoaren 8tik 14ra egin zituzten, telefonoz.
Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa