06:34

Politika

EITB Focus

EH Bilduk garaipen argia erdietsiko du Gipuzkoan, botoen % 40 eskuratuta

eitb media

Koalizio abertzaleak ezker konfederalaren espazioa irentsiko du. EAJk eserleku bat galduko du, eta PSE-EEk bat gehiago izango du. PP hazi egingo da bototan, baina ez du legebiltzarkide gehiagorik lortuko.

  • Grafikoa: EITB

    Grafikoa: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bilduk aise irabaziko du Gipuzkoan apirilaren 21eko hauteskundeetan, botoen % 40 baino gehiago eskuratuta, EITB Focusen arabera.

Horren ildotik, koalizio abertzaleak % 40,3ko babesa eta 11 legebiltzarkide lortuko ditu, hots, 2020ko hauteskundeetan baino 5 puntu eta 2 ordezkari gehiago.

Bigarren lekuan, EAJk botoen % 34 eta 9 eserleku izango ditu. Horrenbestez, 2 puntu eta parlamentari bat galduko ditu.

EITB FOCUS

EITB FOCUS

PSE-EE izango da hirugarren indarra, eta duela lau urte baino eserleku bat gehiago izango du, 4.

PPk atxiki egingo du egungo legebiltzarkidea, eta Elkarrekin Podemos eta Sumar ordezkaritzarik gabe geratuko dira.

EITB FOCUS

EITB FOCUS

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).

Galdeketak martxoaren 8tik 14ra egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena