Politika
Epaia
Erredakzioa
Epaitegietatik azaldu dutenez, Segiko ustezko kidea Frantziako auzitegiaren aurrean agertuko da berriro irailaren 4an.
Arturo Villanueva, Segiko ustezko kidea. Argazkia: EITB
Pauko Auzitegiak Arturo Villanueva (atzo atxilotu zuten Lapurdin) Segiko ustezko kidea kartzelan sartzea agindu du, terrorismoaren aurkako iturriek jakitera eman dutenez.
Villanueva Iruñean (Nafarroa) jaio zen 1976an, eta Urrugnen atzo atxilotu zuten, Auzitegi Nazionaleko 5 zenbakiko Epaitegi Nagusiak hala eskatuta.
Pauko Auzitegiaren aurrean egindako agerraldiaren ostean, Villanueva kartzelan sartu zuten.
Epaitegietatik azaldu dutenez, Segiko ustezko kidea Frantziako auzitegiaren aurrean agertuko da berriro irailaren 4an.
Arturo Villanuevak 2003an egin omen zuen ihes. Aurretik hirutan eraman dute epaileen aurrera: Jarraiko kide izatea egotzita, behin; Haikako kide izatea, hurrengoan; eta Segiko kide izatea, azkenean.
Barne Ministerioaren arabera, ihes egin ostean, Villanueva Irlandara joan zen, eta Polizia britainiarrak 2009an atxilotu zuen Belfasten, Espainiako aginduari men eginez. Baldintzapean aske utzi zuten gero, epaiketaren zain.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa