Politika
Uribetxebarria kasua
'Legea betetzea' eskatu dio Uribetxebarriak Castro epaileari
Erredakzioa
Espetxe-zaintzako epaile nagusiak ospitaleko onkologoak eta gaixo dagoen ETAko presoa bisitatu ditu, Donostia Ospitalean.
Jose Luis Castro Auzitegi Nazionaleko Espetxeratuen Zaintzako epaileak astearte honetan bilera bat izan du Josu Uribetxebarria ETAko presoa tratatzen duen onkologoarekin, eta bost minutuko bisita egin dio Uribetxebarriari Donostia Ospitalean.
Epailea hiru orduz egon da Donostiako osasun-zentroan, amaieran presoa bisitatzera joan da, eta harekin hizketaldi motz bat izan du, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. Magistratuak azaldu duenez, aske uztearen inguruko erabakia ostegun honetatik aurrera hartu dezake.
Castrok Uribetxebarriari ea esateko zerbait zuen galdegin dio, eta presoak gaixo dagoela erantzun dio, eta "bere lege propioa" betetzea eskatu dio.
Epaileak esan duenez, behin betiko erabaki bat hartuko du aste honetan, baina ez du aurreratu erabakia nondik joan daitekeen.
Epaileak denbora gehien presoaren kasua eraman duen onkologoarekin eman du. Aditu honek oporrak bertan behera utzi ditu magistratuarekin egon ahal izateko.
Ospitalearen txostenaz gain, beste bi daude espedientean. Lehena, Zaballako (Araba) espetxeko zuzendaritzak igorri zuen. Bertan, Josu Uribetxebarria ospitalean ingresatuta egon behar zuela jartzen zuen, eta ezin zutela espetxeko medikuek artatu.
Auzitegi Nazionalak igorritako bigarren txostenak berriz, presoak gaitz terminalik ez zuela baieztatzen zuen, eta tratamendua kartzelan eman ziezaioketela.
Fiskaltzak Uribetxeberriari askatasuna ezeztatu egun bat geroago joan da Castro Donostiara. Izan ere, epailearen ustez, "kartzelan behar duen tratamendu jasotzen badu, ez da bere bizi itxaropena murriztuko".