Politika
Ustelkeria
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aipatutako hedabidearen arabera, dena idatzita dago Maxwell Cremona SL enpresaren kontabilitatean. Enpresaren jabe bakarra Alberto Gonzalez Amador da.
Isabel Diaz Ayuso. EFE.
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentearen bikotekideak bi milioi euro kobratu zituen komisioetan, covid-19aren pandemian osasun-materialaren salerosketan bitartekari lanak egiteagatik, 'ElDiario.es' egunkariak aurreratu duenez.
Hedabide horrek azaldu duenez, Alberto Gonzalez Amadorrek ustez operazio horietako zergak ez ordaintzeko erabili zuen modus operandiaren ondorioz, Madrilgo Fiskaltzak salaketa bat jarri zuen, Zerga Agentziaren txosten baten ondorioz.
Aipatutako hedabidearen arabera, dena idatzita dago Maxwell Cremona SL enpresaren kontabilitatean. Enpresaren jabe bakarra Alberto Gonzalez Amador da.
Ogasun Ikuskaritzak honela deskribatu du Diaz Ayusoren bikotearen enpresa: "bitartekari hutsa da, eta produktuen salerosketa formalizatuko duten bi aldeak harremanetan jarri ditu", eta nabarmentzen du "ez dela inola ere agertzen ez erosle gisa, ez saltzaile gisa, ez akordioaren parte gisa".
Hala, FCS Select Products enpresak ustez 1.973.000 euro ordaindu zizkion Madrilgo presidentearen bikotekidearen enpresari, bi komisiotan, Mape Asesores enpresa galiziarrari osasun-materiala saltzeagatik, 42 milioi euroren truke.
Mape, materialaren eroslea, beste enpresa bat da, hainbat administrazio publikori eskularruak eta maskarak eman zizkiona. Bezeroen artean Madrilgo Erkidegoa bera legoke, azken urteetan dozenaka kontratu txiki esleitu baitizkio, 'ElDiario.es' egunkariak azaldu duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar