Politika
Estatuko Legea
EITB Media
Errekurtsoa Eusko Jaurlaritzako hiru sailburu sozialistak ados egon gabe aurkeztu zen. Zehazki, Iñaki Arriola Etxebizitza sailburu sozialistak adierazi zuen Estatuko Etxebizitza Legeak ez duela "derrigortzen", erkidegoei gai horretan neurriak hartzea "errazten" diela baizik.
Etxebizitzen eraikuntza, Bilbon. Argazkia: EFE
Auzitegi Konstituzionalaren Osoko Bilkurak tramitera onartu du Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 24ko 12/2023 Legearen zenbait artikuluren aurka jarritako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, "eskumenak urratzeagatik". Helegitea Eusko Jaurlaritzako hiru sailburu sozialistak ados egon gabe aurkeztu zen. Zehazki, Iñaki Arriola Etxebizitza sailburu sozialistak adierazi zuen Estatuko Etxebizitza Legeak ez duela "derrigortzen", erkidegoei gai horretan neurriak hartzea "errazten" diela baizik.
Bermeen Auzitegiak errekurtsoa tramitera onartu du astearte honetan. Jaurlaritzak bertara jo zuen, uste baitzuen lege horrek urratu egin zezakeela etxebizitzaren arloan erkidegoentzat gordetako eskumenen eremua, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak bermatutako eskuduntzak.
Konstituzionalak ohar batean azaldu duenez, dagoeneko zortzi konstituzio-kontrakotasuneko helegite jarri dituzte Etxebizitzaren Legearen aurka. Besteak beste, PPk Kongresuan dituen 50 diputatuk, Kataluniako Parlamentuak eta Andaluziako, Balear Uharteetako eta Madrilgo erkidegoetako Gobernu Kontseiluek aurkeztu dituzte.
Bestalde, Kataluniako Generalitateak eta Galiziako Xuntak aurkeztutako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak onartzeke daude, Konstituzionalak gogorarazi duenez.
Estatuko arauak muga berriak ezartzen dizkio alokairuaren prezioaren igoerari Espainia osoan, aukera ematen du etxebizitza-edukitzaile handiaren figura hamarretik bostera jaisteko kasu jakin batzuetan, eta jabe horiei galarazi egiten die maizter zaurgarriak etxetik botatzea aldez aurretik adiskidetze edo arbitraje saiakerarik egin gabe.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa