17:30

Politika

2012ko euskal hauteskundeak

EAJk 'Ibarretxe plana' berpiztu nahi duela uste du Iñaki Arriolak

Erredakzioa

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, “egoera zaila izan duten arren, sozialistek ongi baino hobeto erakutsi dute euren kudeaketa ahalmena”.

  • Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia eta garraio sailburua. Argazkia: EITB

    Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia eta garraio sailburua. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak uste du EAJk EH Bilduren babesa bilatuko duela hauteskundeen ostean, “Ibarretxe plana” berpizteko.

Arriolak Donostian eman duen prentsaurrekoan esan duenez, hori da iaz Gipuzkoan Euzko Alderdi Jeltzaleak beste alderdi batzuekin itunik ez egiteko arrazoia.

Halaber, jeltzaleek zerga erreforma bat defendatuko dutela adierazi dutela eta, “EAJren sinesgarritasun eza” nabarmendu du, “Patxi Lopez lehendakariak abiatutakoaren kontra azaldu baitziren”.

Sozialista gipuzkoarren buruaren iritzian, bere alderdia da “ongizate estatua bermatuko duen bakarra”. Izan ere, “EAJk aukera bat lortzen badu, oinarrizko zerbitzuei gogor erasoko die”, Arriolaren esanetan.

PPren helburua, berriz, Rajoyren murrizketak Euskadira ekartzea dela gaineratu du Iñaki Arriolak.

Bestalde, Gipuzkoa kudeatzeko “gai ez” izatea leporatu dio Bilduri. “Egunerokotasunari aurre egiteko eta baita proiektu inportanteak aurrera eramateko” gai ez izatea leporatu dio Gipuzkoako sozialisten buruak.

Garraio sailburuaren aburuz, baina, “egoera zaila izan duten arren, sozialistek ongi baino hobeto erakutsi dute euren kudeaketa ahalmena”.

Egiguren; euskal sozialismoaren giltza

Jesús Egiguren PSE-EEko presidenteaz ere aritu da Arriola sailburua. Euskal sozialismoaren giltzetako bat dela adierazi du, baina ez du zehaztu hauteskunde zerrendetan egongo den edo ez.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena