14:17

Politika

Kongresua

Justizia Batzordeak Amnistia Legea onartu du, PSOEk, Juntsek eta ERCk adostutako aldaketekin

EITB MEDIA

Aurreikusi bezala, inbestidurako bazkideen aldeko botoa izan du arauak, eta PPk eta Voxek kontra bozkatu dute. Testua martxoaren 14an eztabaidatu eta bozkatuko dute osoko bilkuran.

  • Francisco Lucas Batzordeko presidentea eta Fernando Castillo abokatua

    Francisco Lucas Batzordeko presidentea eta Fernando Castillo abokatua. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kongresuko Justizia Batzordeak Amnistia Legea onartu du gaur, PSOEk, Juntsek eta ERCk proiektuari aurkeztutako erdibideko zuzenketan jasotako aldaketak barne dituela. 

Bozketan ez da ezusterik izan eta irizpenak PSOEren eta inbestidura bazkideen (Sumar, ERC, EH Bildu, EAJ eta Junts) aldeko botoak jaso ditu. PPk eta Voxek, ordea, kontra bozkatu dute. Behin irizpena onartuta, legea Kongresuko osoko bilkuran eztabaidatuko dute martxoaren 14an.

Dena ondo bidean, behe ganberaren oniritzia jasoko du Amnistia Legeak, urtarrilaren 30ean gertatu ez zen bezala. Izan ere, legea batzordera itzuli behar izan zen otsailaren 6an, Juntsek kontra bozkatu baitzuen. 

Amnistia Legearen gakoak

Amnistia Legeak mugatu egingo ditu Kataluniako prozesuan terrorismo delitu jo daitezkeenak, eta Zigor Kodea aplikatu beharrean, 2017ko Europako zuzentarauaren arabera zehaztuko dira.

Terrorismo delituari dagokionez, hiru alderdi politikoek onartutako testuan Espainiako Zigor Kodearen erreferentzia oro kendu dute, eta gaineratu dute, horren ordez, Europar Batasunean ekintza terroristatzat jotzen direnak amnistiatik kanpo geratuko direla. Zehazki, barkamenetik kanpo geratuko dira Giza Eskubideen Europako Hitzarmeneko 2. eta 3. artikuluan jasota dauden ekintzak —bizitzeko eskubideari dagozkionak, baita tortura debekatzekoari lotutakoak ere—. Moldaketa horren helburua da Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia babestea, Auzitegi Gorenak Tsunami Democratic auzian abiatutako ikerketaren aurrean.

Bestalde, "benetako mehatxu" izan ziren ekintzak joko dira traizio gisa, eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea "aberasteko asmoa" egon zenean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena