Politika
EAE-ko hauteskundeak
EITB Media
Hori horrela, udalek martxoaren 21etik 25era egin ahalko dituzte zozketak, hau da, hasieran aurreikusitakoa baino bi egun lehenago.
Donostiako hauteskunde mahaia bat, hauteskunde orokorretan. Argazkia: EFE
EAEko Hauteskunde Batzordeak oniritzia eman die udalei mahaien zozketak aurreratzeko, jakinarazpen ofizialan opor garaian hel ez daitezen.
Hori horrela, udalek martxoaren 21etik 25era egin ahalko dituzte zozketak, betiere data "behar besteko aurrerapenaz iragartzen bada eta behin betiko errolda badago".
Iñigo Urkullu lehendakariak apirilaren 21erako deitu ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Data ezarrita, horren arabera zehazten dira gainerako datak ere, tartean, hauteskunde mahaietan egon beharko diren pertsonak aukeratzeko zozketak. Egutegiaren arabera, hautaketak martxoaren 23tik 27ra egin beharko dira, gerora, hilaren 24-30eko tartea dago horiek jakinarazteko, hots, Aste Santu betean.
Datei erreparatuta, litekeena da herritarren zati handi bat oporretan, etxetik kanpo, egotea. Hori horrela, hainbat udalek, besteak beste, Portugaleteko (Bizkaia) eta Eibarko (Gipuzkoa) Udalak zozketak aurreratzea eskatu zuten, jakinarazpenak herritarrei garaiz heltzen zaizkiela bermatzeko.
Jakinarazpenak aurrez aurrekoak izan behar dira, eta Udalei dagokie horiek kudeatzea, gehienez hiru eguneko epean. Zenbait kasutan, Udaltzaingoa da abisua ematearen arduraduna (udalerri txikietan, aguazila), baina beste batzuetan Correoseko langileek egiten dute zeregin hori. Gutun ziurtatu bidez egin ohi da, dagokion pertsonaren etxebizitzan.
Posta zerbitzuan ere arazoak aurreikusi zituzten. Izan ere, egun horietarako opor eta librantza egunak daude aurreikusita, Isabel Castro ESK sindikatuak Correosen duen ordezkariak aurreratu zuenez. Hala, ematen du langile falta eduki dezaketela Aste Santuan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa