20:54

Politika

Koldo auzia

Kanarietako eta Balear Uharteetako musukoen erosketak ikertuko ditu Europako Fiskaltzak

Agentziak | EITB Media

Partikular baten salaketa jaso ondoren, Europako Fiskaltzak (EPPO, ingelesezko siglak) funts publikoak bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta influentzia-trafikoa egotzita ikerketa formala abiatzeko erabakia hartu du.

  • Koldo Garcia, ustezko ustelkeria sareko ikertu nagusia. Argazkia: EFE

    Koldo Garcia, ustezko ustelkeria sareko ikertu nagusia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Fiskaltzak astelehen honetan iragarri duenez, Kanarietako eta Balear Uharteetako osasun publikoko zerbitzuek Koldo auziko enpresekin musukoak hornitzeko sinatutako kontratuetan funts publikoak bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta influentzia-trafikoa leporatuta ikerketa abiatu du.

Partikular baten salaketa jaso ondoren, Europako Fiskaltzak (EPPO, ingelesezko sigletan) gertakariak ikertzeko eskumena duela egiaztatzeko prozedura martxan jarri zuen, hala nola Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren eta 2. zenbakiko Epaitegi Zentralaren informazio gehigarria biltzea, baita EBren finantzaketa kudeatzeaz arduratzen diren erakundeena ere, ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Bildutako informazioa oinarri hartuta, funts publikoak bidegabe erabiltzeagatik, prebarikazioagatik eta influentzia-trafikoagatik ustezko delituak ikertzeari formalki ekiteko erabakia hartu du, Espainiako legediarekin eta Europako Fiskaltzaren Erregelamenduarekin bat etorriz, EPPOk zehaztu duenez.

Kanariar Uharteetako Osasun Zerbitzuaren kasuan, 12 milioi euro inguruko osasun-materiala erosi zen, eta Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuaren kasuan, berriz, 3,7 milioi euro.

Bestalde, Jose Luis Abalos ministro ohi sozialistak alegazioak aurkeztu dizkio gaur PSOEk ireki dion kanporatze espedienteari, eta hainbat dokumentu igorri dizkio alderdiari, Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkariaren aurka eginez. Zehazki, bere datu pertsonalak argitaratzea egotzi dio Abalosek Cerdani.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena