14:56

Politika

EAE-KO HAUTESKUNDEAK

Carmelo Barrio ez da berriro legebiltzarkide izango eta De Andres ordezkatuko du Kongresuan

EITB MEDIA

1990az geroztik jarraian legebiltzarkide izan da PPko politikaria, ardura desberdinetan.

  • Carmelo Barrio PPko politikaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA

    Carmelo Barrio PPko politikaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carmelo Barrio (Gasteiz, 1960) PPko politikaria ez da apirilaren 21eko hauteskunde-zerrendetan egongo, eta Javier de Andres Euskadiko PPko lehendakarigaia ordezkatuko du diputatu gisa Kongresuan.

1990etik da legebiltzarkide Carmelo Barrio, eta PPren bozeramailea izan da Eusko Legebiltzarrean. 2020ko hauteskunde autonomikoetan, PP+Ciudadanos koalizioaren Arabako zerrendaburu izan zen.

Laugarren legegintzaldian sartu zen Legebiltzarrean, 1990eko amaieran, eta ordutik izan da legebiltzarkide, eta Legebiltzarreko Mahaian ere izan ditu ardurak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena