Politika
MARTXOAREN 3KO SARRASKIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lehen aldiz hartu du parte Espainiako Gobernuko ministro batek Martxoaren 3ko biktimen aldeko lore eskaintzan. Angel Victor Torres ministroak 600.000 euroko dirulaguntza iragarri du Martxoak 3 fundaziorako.
Angel Víctor Torres, martxoaren 3ko biktimei Gasteizen egindako lore eskaintzan. Argazkia: EFE
Martxoaren 3ko sarraskiaren 48. urteurrenaren atarian, San Frantzisko eliza memoria gune izendatzeko eskatu dio Maider Etxebarria Gasteizko alkateak Espainiako Gobernuari. 1976ko martxoaren 3an Gasteizko San Frantzisko elizan langile batzarra egiten ari zirela, Polizia tiroka sartu zen eta bost langile hil eta 100 bat zauritu zituen.
Gasteizko alkateak, Angel Victor Torres Espainiako Memoria Demokratikorako ministroak eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak bilera egin dute gaur goizean Gasteizen, eta San Frantzisko eliza memoria gune izendatzeko eskaria aztertuko dutela erantzun du ministroak.
Lehen aldiz hartu du parte Espainiako Gobernuko ministro batek Martxoaren 3ko biktimen alde Gasteizen egindako lore eskaintzan, eta lehena izatea "ohorea" dela nabarmendu du.
Halaber, Torres ministroak 600.000 euroko dirulaguntza iragarri du Martxoak 3 fundaziorako, aurtengo Estatuko Aurrekontu Orokorretako proiektuan jasotzekoak.
Bestalde, Torresen hitzetan, Gernika "berehala" sartuko da memoria demokratikoaren estatuko inbentarioan, eta, gaineratu duenez, Gernika osoak jasoko du aitortza hori, eta ez soilik Gernikako Juntetxeak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa