11:48

Politika

Presoak

Herrirak bertan behera utzi du Bilboko manifestazioa, ANk debekatua

Erredakzioa

Presoen aldeko bazkaria ere ez dute egingo. Auzitegi Nazionalak debekatu egin zituen bi ekitaldiak, "terrorismoaren aldeko ekintzak" izan zitezkeelakoan.

  • Herrirak Bilbon egindako beste manifestazio bat.

    Herrirak Bilbon egindako beste manifestazio bat. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Herrira euskal presoen eskubideen aldeko plataformak bertan behera utzi du "Giza eskubide guztiak, euskal presoak Euskal Herrira" lelopean gaur Bilbon egin behar zuen manifestazioa, Auzitegi Nazionalak debekatu ostean.

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak debekatu egin zuen manifestazioa, eta presoen alde egin behar zuten bazkaria, "terrorismoaren aldeko ekintzak" izan zitezkeelakoan.

Hori horrela, Morenok onartu egin zuen AVT biktimen elkarteak eta Dignidad y Justiciak egindako eskaria. Abuztuaren 17an Santiago Pedraz epaileak antzeko manifestazio bat debekatu egin zuela argudiatzen zuten bi elkarteek salaketan.

Ertzaintzak jakinarazi zien epailearen debekua plataformako kideei. Ordu batzuk geroago, deialdia egin zutenek idatzia helarazi zioten Herrizaingo Sailari manifestazioa eta bazkaria bertan behera geratzen zirela jakinarazteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena