Politika
Transferentziak
Agentziak | EITB MEDIA
Angel Victor Torresek iragarri duenez, datozen egunetan aldiriko trenbideen, atzerriko tituluen homologazioaren eta migrazioaren eskumenen transferentzia berretsiko dituzte.
Ortuzar y Sánchez firmaron en noviembre el acuerdo que garantiza los traspasos pendientes. EITB.
Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Espainiako ministroak iragarri duenez, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Transferentzien Batzorde Mistoa datozen egunetan bilduko da adostutako hiru eskumenen transferentzia berresteko, besteak beste, aldiriko trenbideena eta migrazioarena.
Hala aurreratu du Lurralde Politikako ministroak Europa Pressen gosari informatibo batean, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak asteazken honetan azken transferentzia adostu ostean, hau da, nazioarteko babesaren onuradunen harrera-prozesuaren kudeaketa integralarena, 'autonomia-fasea' deiturikoan.
Joan den ostiralean, bi administrazioek aldiriko tren bidezko bidaiarien garraio-zerbitzuak Euskadira transferitzeko eta atzerriko tituluak homologatzeko lanak amaitu zituzten.
Hiru akordio horiek Transferentzien Batzorde Mistoan berretsi behar dira, eta, Torresek aurreratu duenez, datozen egunetan deituko da Pedro Sanchezen inbestidurarako PSOEk EAJrekin adostutako hiru transferentziak ofizialtzeko: "Hitzartutako transferentziak konplexuak dira eta zailtasun maila handia dute".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa