14:06

Politika

NAFARROAKO GOBERNUA

Trafiko eskumena blindatzeko, Foru Amejoramenduaren legearen erreforma abiatu dute Nafarroan

EITB MEDIA

Gaurko bileran, erreforma negoziatuko duen batzordeko kideak izendatu ditu Foru Gobernuak. Horiek, Espainiako Gobernuko ordezkariekin batera, testu berria landu beharko dute, besteak beste.

  • Foruzaingoaren kontrol bat, Nafarroan

    Foruzaingoaren kontrol bat, Nafarroan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Trafiko eskumena Nafarroaren esku uzteko dekretua duela astebete Auzitegi Gorenak atzera bota ondoren, Foru Gobernua hasi da urratsak ematen erabaki horri aurre egiteko. Hasieratik iragarri zuen Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Legea erreformatuko zutela, aipatutako eskumena Nafarroak kudeatu dezan "berme juridiko guztiekin". Gaur abiatu dute prozesua, erreformarako izapideak martxan jarri eta negoziazio batzordea osatuko duten kideak izendatuta.

Alde batik, Maria Chivite Nafarroako presidenteari agindu zaio erabakia Pedro Sanchez Espainiako Gobernuari jakinaraztea, legea erreformatzeko negoziazio prozesua abiatu dezala eskatuz.

Eta bestetik, elkarrizketa mahaian parte hartuko duten ordezkari nafarrak izendatu dituzte. Honako hauek dira: Felix Taberna lehen presidenteordea eta Presidentetza ta Berdintasun kontseilaria; Ana Ollo, Bigarren lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria; Begoña Alfaro, hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria; eta Joseba Asian, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusia. 

Foru Amejoramenduaren arauak bere 71. artikuluan dioenaren arabera, Espainiako Gobernuak bere ordezkariak izendatzen dituenean, bi aldeak bildu eta negoziazio batzordea osatuko dute, elkarrizketei bide emanez. Legearen testu berria landu eta idatzi beharko dute.

Behin testua moldatuta, Nafarroako Parlamentura igorriko da, eta ganberaren onespenean duenean, Espainiako Kongresuaren eta Senatuaren argi berdea beharko du, indarrean sartu ahal izateko.

1982an onartu zenetik, bi aldiz erreformatu da Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Legearen testua, 2001ean eta 2010ean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena