20:06

Politika

Bilbo

Debekatu egin dute Josu Uribetxebarriaren aldeko biharko manifestazioa

Erredakzioa

Auzitegi Nazionaleko epaileak uste du Herrirak deitutako martxak terrorismoa goretsi dezakeela.

00:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Uribetxebarriaren eta ETAko presoen alde Herrira plataformak ostiral honetan Bilbon deitu duen manifestazioa debekatu egin du Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak, iturri judizialek jakitera eman dutenez. Haren ustez, terrorismoa goretsi dezake martxak.

Hala, AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek egindako eskaera onartu du epaileak. Bi elkarteon ustez, ''biktimen memoriari irain argia'' zen ekitaldia.

Azken egunetan Herrira mugimenduak deitutako ekitaldien artean Auzitegi Nazionalak debekatu duen bigarren deialdia da hau. Izan ere, Santiago Pedraz epaileak joan den ostiralean Uribetxebarriaren askatasuna eskatzeko deitutako deialdia ere bertan behera utzi zuen.

Manifestaziorik ez du egingo Herrirak, baina eguneroko protestekin jarraituko du

Auzitegi Nazionaleko epaileak hartutako erabaki horren aurrean, Herrirak ez du manifestaziorik egingo ostiral honetan Bilbon, baina Bizkaiko hiriburuan, Gasteizen eta Iruñean egunero egiten ari diren protestekin jarraituko du. Halaber, ETAko presoen aldeko plataformak Donostiako Ospitaleko kanpoaldean deitutako protestekin jarraitzeko asmoa agertu du.

Herrira plataformako iturriek jakitera eman dutenez, Moreno epailearen erabakiaren kontra helegitea jartzea aztertzen ari dira, etorkizunean debekuak ekiditeko.

Bestalde, Uribetxebarria aske uzteko ''aldarrikapen masiboa'' debekuen bidez estali nahi izatea leporatu dio EH Bilduk PPri.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena