Politika
HAUTESKUNDEAK
EITB MEDIA
Iñigo Urkullu lehendakariak atzo sinatu zuen gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argiratu den dekretua.
Iñigo Urkullu lehendakaria, atzo, dekretua sinatzen. Argazkia: EFE
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da 7/2024 dekretua, otsailaren 26koa, lehendakariarena, Eusko Legebiltzarra desegin eta apirilaren 21erako hauteskundeak deitzen dituena.
Iñigo Urkullu lehendakariak atzo goizean sinatu zuen, hain zuzen ere, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak deitzeko dekretua eta biharamunean argitaratu da.
Hauteskunde dekretua argitaratuta, 54 eguneko hauteskunde epea irekiko da Euskal Autonomia Erkidegoan.
Hauteskunde egutegiaren arabera, Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da, eta alderdi politikoek bost egun (hilaren 13tik 18ra) izango dituzte hautagaitzak aurkezteko. Zortzi egunen buruan argitaratuko dira hauteskunde zerrendak. Kanpaina Pazko asteko ostiralean, apirilaren 5ean, abiatuko da, eta hilaren 19an amaitu. Hausnarketa egunaren ondoren, bozak apirilaren 21ean egingo dira.
Eusko Jaurlaritzak bere ohiko eginkizunekin jarraituko du apirilaren 21ean hauteskundeak egin arte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa