Politika
ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
O. A. | EITB MEDIA
Iñigo Iturrate Eusko Legebiltzarreko Mahaiko lehen idazkariaren arabera, helegiteak ez du arazorik sortuko jeltzaleen eta sozialisten arteko akordioan. Hala ere, zehaztu du Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoek proposatu dutela helegitea jartzea.
Iñigo Iturrate, Radio Euskadin
Eusko Jaurlaritzak Estatuko Etxebizitza Legearen aurka Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarri duela jakin eta biharamunean, EAJk adierazi du legea auzitara eramatearen helburua euskal autogobernua "defendatzea" dela. "Ez gara legearen edukiaz ari, eskumenen esparrua errespetatzeaz baizik", gaineratu du.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak azaldu duenez, "normaltasun demokratikoaren" barruan ulertu behar da koalizio gobernuko kideen artean, lege horren harira, jarrera kontrajarriak izatea. Jeltzaleak helegitea aurkeztearen alde agertu dira; sozialistak, berriz, aurka. Nolanahi ere, ez du uste helegiteak arazorik sortu duenik EAJren eta PSE-EEren arteko akordioan.
"Eskumenen esparrua urratzen duten artikulu batzuk aipatu zituzten Gobernuaren zerbitzu juridiko zentralek, eta, ildo horretan, gobernu programan jasota dagoena egin du Gobernuak, hau da, euskal autogobernuaren defentsa", gaineratu du.
Bestalde, Iturratek azpimarratu du EAJ hasieratik agertu zela Estatuko Etxebizitza Legearen aurka, "eskumenak urratzen" dituela iritzita, eta horregatik bozkatu zuela lege testuaren kontra Diputatuen Kongresuan. Halaber, ERCren jarrera aldaketa oinarri hartuta, denborak "arrazoia" eman diela adierazi du.
Azkenik, Iturratek ez du hurrengo legegintzaldian legebiltzarkide izaten jarraituko, Eusko Legebiltzarrean 16 urte egin ostean. Etorkizunari buruz galdetuta, erantzun du 16 urte zituenetik dagoela politikan eta "zaila" izango dela uztea. Hala ere, "alderdiaren esanetara" dagoela esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa