14:22

Politika

Etxebizitza Legea

Eusko Jaurlaritzak helegitea jarri dio Estatuko Etxebizitzaren Legeari, "eskumenak urratzeagatik"

EITB Media

Uztaileko gobernu bileran onartu zuen Jaurlaritzak helegitea aurkeztea. Sei hilabeteko epean, negoziazio aukera guztiak agortu ditu eta interpretazio akordio bat proposatu dio Estatuari, baina, horrek "akordiorako aukera oro baztertu" duela dio Jaurlaritzak, "helegitea jartzera behartuz".

  • Aizitegi Konstituzionala. EFE.

    Aizitegi Konstituzionala. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak inkonstituzionaltasun helegitea aurkeztu du Estatuko Etxebizitzaren Legearen aurka eta zenbait artikulu baliogabetzeko epaia eskatu dio Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalari, "eskumenak urratzen" dituela iritzita. 

Eusko Jaurlaritzak igorritako ohar baten arabera, "negoziazio aukera guztiak agortu" ditu eta interpretazio akordio bat proposatu dio Estatuari, "arlo horretan euskal eskumenak onar zitzan eta Eusko Jaurlaritzak etxebizitzari buruzko politika propioak garatu ahal izateko duen esparrua hartu ez zezan". 

Jaurlaritzak azaldu duenez, "Estatuak baztertu egin du akordiorako aukera oro eta Eusko Jaurlaritza errekurtsoa jartzera behartu du, etxebizitzaren arloan eskumenak urratzeagatik".

Uztaileko gobernu bileran hartu zuen erabakia Jaurlaritzak, baina errekurtsoa formalki aurkeztu aurretik, "elkarrizketarako" deia egin zion orduan jarduneko zen Espainiako Gobernuari eskuduntza-gatazka konpontzeko. Sei hilabete baino gehiago pasata, negoziaziorako bideak agortuta, helegitea jarriko du azkenean. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena