15:36

Politika

Gaixorik dagoen presoa

ANko medikuek gaur amaituko dute Uribetxebarriari buruzko txostena

Erredakzioa

Agiri horretan oinarrituko da Jose Luis Castro Kartzela Zaintzako epaile nagusia presoari baldintzapeko askatasuna eman ala ez erabakitzeko.

00:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Nazionaleko medikuek Josu Uribetxebarria ETAko presoaren (atzo utzi zuen duela 15 egun hasitako gose greba) osasun egoerari buruzko txostena amaituko dute gaur, Donostiako Ospitaleko medikuek sinatutako agiria jaso ondoren.

Epaitegietako iturriek jakitera eman dutenez, Jose Luis Castro Kartzela Zaintzako epaile nagusia testu horretan oinarrituko da presoari (aurreko ostiralean hirugarren gradua eman zioten giza arrazoiengatik) baldintzapeko askatasuna eman ala ez erabakitzeko.

Aurreko ostiralean iritsi zen Auzitegi Nazionalera Donostiako Ospitaleak egindako lehenengo mediku-txostena, eta bertan, Uribetxebarriaren gaixotasuna "atzeraezina" zela agertzen zen.

Hala ere, Fiskaltza kexu agertu zen, txostena ez zutelako "pertsona zehatzek" sinatu, mediku batzorde batek baizik, eta dokumentuan ez zelako gaixoaren historiala agertzen.

Orain, Auzitegi Nazionaleko medikuek Donostiako Ospitalearen txostena aztertu dute eta haiena egin dute, Santiago Pedraz epaileak aginduta.

Hamar bat egun

Ziurrenik gaur bertan helaraziko diote azken txostena Kartzela Zaintzako epaileari, eta horrek Fiskaltzari emango dio. Ministerio Publikoak presoa askatzearen inguruko iritzia emango dio epaileari, eta horrek 10 bat eguneko epea izango du azken erabakia hartzeko.

Herrirak Uribetxebarriaren erabakia goraipatu du

ETAko presoen aldeko Herrira kolektiboaren ustez, Uribetxebarria presoak gose greba uzteko hartu duen erabakia "guztiz errespetagarria , arduratsua eta duina" da.

Beñat Zarrabeitia eta Nagore Garcia bozeramaileek azaldu dute, Uribetxebarriaren askatasuna aldarrikatzeko, dagoeneko, 30 direla gose greban dauden Herrirako kideak. Horien ustez, presoaren egoera "euskal gizartearentzat tragedia bat da eta berehalako konponbidea behar du, pertsona baten, herritar baten bizia arriskuan dagoelako".

Eusko Jaurlaritzak euskadiko osasun zerbitzua "erabiltzea" leporatu die

Rafael Bengoa osasun sailburuak Uribetxebarriaren kasuan ezker abertzaleak "osasun zerbitzua erabiltzea" kritikatu du, eta ohartarazi du "gose grebek politikoki ez dutela ezertarako balio".

Sailburuaren ustez, etakidea "oso larri dago", eta Donostiako Ospitalean Uribetxebarria artazen duten medikuek gose grebarik ez egiteko konbentzitu nahi izan zuten.


EH Bildu protestetara bildu da

EH Bildu, azken egunotan egiten ari dituzten etakidearen aldeko mobilizazioetara batu da, eta bereziki Bilboko martxan parte hartzeko deia zabaldu du. Izan ere, "gizarte osoaren konpromisoari esker kartzela política horri aurre egingo zaio", EH Bilduren ustez.


Komunikatu batean azpimarratu du "mendekuan oinarritutako espetxe politika horrek muturreko egoerak" ekarri dituela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena