Politika
Euskadi 2030 Osasun Plana
EITB Media
Kontseiluaren eginkizunak izango dira egitasmoaren ezarpena eta ebaluazioa gidatzea, planaren printzipioak betetzen direla zaintzea, erakunde arteko konpromisoa bermatzea eta plana eguneratzea erabakitzea.
Euskadi 2030 Osasun Plana garatzeko kontseilua. Argazkia: EFE
Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek kontseilu bat eratu dute gaur, Euskadi 2030 Osasun Plana garatzeko. Egitasmo horren helburua da "Euskadi osasuntsuago baterantz aurrerapausoak ematea".
Kontseilu Zuzendari horren buru Iñigo Urkullu lehendakaria izango da, eta haren ardura izango da ibilbide-orri horren garapena gidatzea. Kontseiluko kide dira Eusko Jaurlaritzako sailetako ordezkariak, hiru aldundietakoak, Gasteizko alkatea, Bilboko jarduneko alkatea eta Eudel.
Kontseiluaren eginkizunak izango dira egitasmoaren ezarpena eta ebaluazioa gidatzea, planaren printzipioak betetzen direla zaintzea, erakunde arteko konpromisoa bermatzea eta plana eguneratzea erabakitzea.
Lehen bileran, Planaren Zuzendaritza Teknikoa sortzeko proposamenak aztertu ditu Kontseiluak, Osasun sailburuordea buru zela, bai eta Planaren indarraldiko lehen hiru urteetarako ekintzen proposamenak ere.
Euskadi 2030 Osasun Planak "herrialde osasungarriago baterantz aurrera egiteko" definitzen dituen helburuen artean, lau nabarmentzen dira: haurren eta nerabeen osasun-garapena sustatzea; zahartze aktiboa eta bizitza osokoa sustatzea; populazioan saihestu daitekeen morbimortalitatea murriztea eta osasun arloko desberdintasunak murriztea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa