12:12

Politika

Amnistia Legea

Kongresuak martxoaren 7a jarri du mugatzat Justizia Batzordeak amnistiaren legeari buruzko irizpena eman dezan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Talde sozialistak epea luzatzea eskatu zuen, bihar amaitzen baitzen, Justizia Batzordeak beste irizpen bat egin zezan; izan ere, amnistiari buruzko negoziazioek aurrera jarraitzen dute, Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko presidenteordeak aurreratu duenez.

  • Kongresuko artxiboko argazkia

    Kongresuak martxoaren 7ra arte luzatu du amnistiaren legea aurrera ateratzeko epea. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kongresuko Mahaiak hamabost eguneko luzapena formalizatu du astearte honetan amnistiaren legearen testu berri bat adosteko. Testu hori martxoaren 7an prest egon beharko litzateke, Behe Ganberako osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatzeko.

Talde sozialistak epea luzatzea eskatu zuen, bihar amaitzen baitzen, Justizia Batzordeak beste irizpen bat egin zezan; izan ere, amnistiari buruzko negoziazioek aurrera jarraitzen dute, Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko presidenteordeak aurreratu duenez.

Juntsek bozketan lege-proposamena atzera botatzea erabaki ondoren, Kongresuko Mahaiak testua Justizia Batzordera itzultzea erabaki zuen, beste irizpen bat eman zezan.

Erakundearen gobernu organoak otsailaren 6an hartu zuen erabakia, eta 15 egun naturaleko lehen epea ezarri zuen, asteazken honetan, hilak 21, amaitzeko. Baina joan den larunbatean PSOEk denbora gehiago eskatu zuen Junts alderdiarekin negoziatzen jarraitu ahal izateko.

Montse Minguez Talde Sozialistako idazkari nagusiaren sinadura daraman idatzi horretan ez zen zehazten luzapena zenbatekoa izan behar zuen. Mahaiak bi asteko tartea ematea erabaki du, eta martxoaren 7a izango da muga berria.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena