Itxi

Politika

Galiziako hauteskundeak

Galizian emaitza "txarrak" lortu dituztela onartu eta hausnarketaren alde egin du PSOEren zuzendaritzak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

"Emaitza txarra da, argi eta garbi", esan du A Coruñako alkate Ines Reyk. "Galizian aldaketa egoteko, PSOEk indartsu egon behar du", erantsi du.

  • Vigoko alkate Abel Cabellero eta A Coruñako alkate Ines Rey

    Vigoko alkate Abel Cabellero eta A Coruñako alkate Ines Rey. Argazkia: EFE

Galiziako hauteskundeetako emaitzak "txarrak" izan direla onartu du PSOEk. Bederatzi eserleku soilik lortu dituzte sozialistek, 2020ko bozketan baino bost gutxiago, baina ziurtatu dute ulertu dutela hautestontzietako mezua, eta "hausnarketa" eta "lana" direla orain haien eginbeharrak.

"Emaitza txarra da, argi eta garbi", esan du A Coruñako alkate Ines Reyk, Ferrazen. Gizartearen mezua ulertu dutela berretsi eta "lan" egin beharra dutela azpimarratu du. "Galizian aldaketa egoteko, PSOEk indartsu egon behar du", erantsi du.

Ildo beretik iritsi dira Jordi Hereu Industria eta Merkataritza ministroaren adierazpenak. "Gogoetarako" deia egin du berak ere. "Proiektu on bat nola garatu pentsatu beharra dago", esan du. Halaber, PPren Galiziako buru Alfonso Rueda zoriondu du, eta erkidegoari "onena" opatu dio.

Sozialistek jakin bazekiten atzoko hauteskundeak giltzarri zirela PPren buruzagi Alberto Nuñez Feijoorentzat, azken hamarkadan Galizian erabat garaile izan diren popularren liderra den heinean. Izan ere, lau gehiengo oso lortu ditu jarraian PPk Galizian.