20:16

Politika

15 eguneko luzapena

PSOEk Amnistia Legearen irizpen berri baterako epea luzatzea eskatu dio Kongresuko Mahaiari

Agentziak | EITB MEDIA

PSOEk 15 eguneko luzapena nahi du asteazkenetik aurrera, hasierako epea amaitzen denean. PPk lagapen gehiago emateko eta kide independentisten eskariei erantzuteko denbora irabazi nahi izatea egotzi die sozialistei.

  • Madrileko kongresua. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

    Madrileko kongresua. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSOEk denbora gehiago eskatu dio Kongresuko Mahaiari Amnistiaren Legea Juntsekin negoziatzeko. Asteazkenean amaituko da testu berria aurkezteko epea, eta 15 egun gehiago eskatu dituzte sozialistek.

PSOEren eta Juntsen negoziazioak bizkortu egin dira azken egunotan, ezadostasunak bideratu nahian.

Juntsek berme guztiak nahi ditu, legeak terrorismo eta traizio delituetatik babes ditzan Puigdemont eta independentista guztiak.

PPk lagapen gehiago emateko eta kide independentisten eskariei erantzuteko denbora irabazi nahi izatea egotzi die sozialistei. "Lehen presazko prozedura nahi zutenek luzapenak eskatzen dituzte orain", azpimarratu dute. 

Halaber, salatu dutenez, "Sanchezen Presidentetzak bazkideek eskatzen duten guztiari baietz esatea du oinarrian". 

Amnistia Legearen proposamenak urtarrilaren 30ean ez zuen lortu Kongresuko Osoko Bilkuran onartzeko behar zuen gehiengo osoa, Juntsek bete egin baitzuen legea bertan behera uzteko mehatxua, eta testua Justizia Batzordera bidali zuten, negoziazioa berriro ireki eta beste testu bat aurkezteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena