Politika
Espainia
Agentziak | EITB MEDIA
Epaileak kasua artxibatzeko agindua eman du, gertakariak gorroto-delitu ez direla iritzita; delitu gisa hartzea "kaltegarria" litzatekeela argudiatu du.
Pedro Sanchezen panpina bat urkatuta, joan den Urtezaharrean, Madrilen. Argazkia: EITB MEDIA
Pedro Sanchez Espainiako presidentearen itxura zuen panpina bat jipoitzea ez da delitua, epaile baten arabera. Urtezahar gauean, PSOEk Madrilen duen egoitzaren aurrean antolatutako protestan, manifestari batzuek haren itxura zuen panpina bat kolpatu eta urkatu zuten, eta, ildo horretan, magistratuak uste du "bortitzena panpina bat kolpatzea" izan zela, eta gehitu du hark ez zuela Espainiako Gobernuko presidentearen antzik.
"Bertaratuek egindako ekintzarik bortitzena kartoizko panpina bat kolpatzea izan zen. Gizon bekain-bakar baten itxura zuen, belarri irtenekin eta sudur luzearekin. Ez zuen inola ere Gobernuko presidentea gogora ekartzen", adierazi du Madrilgo 23 zenbakiko instrukzio-epaitegiko titularrak bere autoan.
Magistratuak kasua artxibatzeko agindua eman du, gertakariak gorroto-delitutzat jotzen ez direla iritzita, eta delitutzat hartzea "pluralismoarentzat, tolerantziarentzat eta gurea bezalako gizarte demokratiko baten oinarri den espirituarentzat kaltegarria" litzatekeela argudiatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa