17:13

Politika

Katalunia

Justiziak behin betiko artxibatu du Anna Gabriel CUPeko diputatu ohiaren aurka U-1agatik irekitako auzia

agentziak | eitb media

Lau urtez ihes eginda egon zen diputatu ohiak "sentimendu gazi-gozoa" agertu du erabaki judizialaren aurrean; izan ere, "zoritxarrez, gaur ez da ezer amaitu; gure eskubideak defendatzen jarrai dezagun".

  • Anna Gabriel CUPen diputatu ohia. Argazkia: EFE

    Anna Gabriel CUPen diputatu ohia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelonako Auzitegiak artxibatu egin du Anna Gabriel CUPeko diputatu ohiaren aurka urriaren 1eko erreferendumaren harira desobedientziagatik irekitako auzia.

Espainiako Justiziatik ihesi lau urte Suitzan egon zen politikari kataluniarrak "sentimendu gazi-gozoa" duela esan du erabaki judizialaren aurrean; izan ere, "zoritxarrez, gaur ez da ezer amaitu; gure eskubideak defendatzen jarrai dezagun".

2023ko azaroko data duen baina gaur zabaldu den autoan, Bartzelonako Auzitegiko zazpigarren atalak ondorioztatu du Gabrieli leporatutako ekintzak ez direla delitu, eta kasua artxibatu du, Fiskaltzak eta defentsak hala eskatuta, eta Voxek (akusazio partikularra) epe barruan erentzun ere ez duela egin ikusita.

2018tik 2022ra Suitzan egon ostean, Gorenean aurkeztu zen bere egoera erregularizatzeko, eta Auzitegiak Bartzelonako Auzitegiaren esku utzi zuen kasua.

Kasuaren ardura bere gain hartu ostean, Bartzelonako Auzitegiak epaiketan aurrera egin edo auzia artxibatu nahi zuten galdetu zien aldeei, eta Fiskaltzak eta defentsak artxiboa eskatu zuten. Voxek (akusazio partikularra) ez zuen erantzun ere egin epe barruan.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena