Politika
AMNISTIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Espainiako gobernuburuak adierazi du prest dagoela alderdiekin hitz egiteko amnistia legearen tramitazioan, denen artean konponbidea aurkitu behar dutela iritzita.
Pedro Sanchez Diputatuen Kongresuan, artxiboko argazki batean. EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak atea ireki dio Prozedura Kriminalaren Legea aldatzeari, Juntsek amnistia legearen alde bozka dezan lortzeko. Azaldu duenez, denen artean konponbidea bilatu behar dute eta "prestutasun handia" agertu du amnistia legearen tramitazioan alderdi politikoekin hitz egiteko. Edonola ere, gaur gaurkoz idatzita dagoen lege testuak Kataluniako prozesuko "kasu guztiak" barne hartzen dituela nabarmendu du.
Prozedura Kriminalaren Legea aldatzearen helburuetako bat instrukzio epeak laburtzea izango ote litzatekeen galdetuta, Sanchezek erantzun du azken asteetan ikusi ahal izan dela instrukzioak "luzatu" egiten direla.
"Uste dut hobetzeko elementuak daudela eta alderdi politiko horiek izan ditzaketen zalantza batzuk argitu daitezkeela", adierazi du Sexta telebista katean egin dioten elkarrizketan.
Halaber, Sanchezek uste du aipaturiko erreforma bateragarria dela duela gutxi Diputatuen Kongresuak onartu zuen Justiziaren eraginkortasunari buruzko legearekin.
Bestalde, Sanchezek azpimarratu du ez duela Kongresura eramandako amnistia legea aldatu nahi. Horren ustez, testu "ausarta", "zuzentzailea" eta "konstituzionala" da. Dena den, talde parlamentarioekin hitz egingo duela gaineratu du "legea hobetzeko zein tarte dugun egiaztatzeko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa