11:43

Politika

Barne hauteskundeak

Ibarrola aurkeztu egingo da UPNren presidente izateko barne-hauteskundeetan

agentziak | eitb media

Iruñeko alkate ohiak Alejandro Toquero Tuterako alkatearekin hitz egiteko asmoa omen du bere presidenteordeetako bat izan dadin.

  • Cristina Ibarrola, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

    Cristina Ibarrola, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cristina Ibarrola Iruñeko alkate ohia UPNren barne-hauteskundeetan aurkeztuko da apirilaren 28an alderdiak egingo duen Kongresuan, Javier Esparzak zortzi urteko agintaldiaren ostean presidente kargua uztea erabaki ondoren.

Horixe iragarri du Ibarrolak Diario de Navarran egin dioten elkarrizketa batean. Gainera, aurreratu du ez duela 2027ko hauteskundeetan Nafarroako Gobernurako presidentegai izan nahi, baizik eta Iruñeko alkate.

Ibarrola 2023ko ekainean eskuratu zuen Nafarroako hiriburuko aginte makila, baina EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak adostutako zentsura-mozio batek kargugabetu zuen abenduan.

Iruñeko alkate ohiak Alejandro Toquero Tuterako alkatearekin hitz egiteko asmoa omen du bere presidenteorde izan dadin, beste batzuekin batera.

UPNk alderdia berritu nahi du apirileko Kongresuan, 2015ean galdu zuen Nafarroako Gobernua berreskuratzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena