15:41

Politika

AUZITEGI NAZIONALA

Tsunami auziko fiskalak Garcia-Castellon epailearen instrukzioaren aurka egin du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Tsunami auziaren ardura duen Auzitegi Nazionaleko fiskalak Manuel Garcia-Castellon epaileak egindako instrukzioa kritikatu du, Auzitegi Gorenari Carles Puigdemont presidente ohia inputatzea eskatzeagatik, aurretik behar adina ikertu gabe. 

  • Garcia-Castellon epailea

    Garcia-Castellon epailea. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tsunami auziaren ardura duen Auzitegi Nazionaleko fiskalak Manuel Garcia-Castellon epaileak egindako instrukzioa kritikatu du, Auzitegi Gorenari Carles Puigdemont presidente ohia inputatzea eskatzeagatik, aurretik behar adina ikertu gabe. 

Miguel Angel Carballo fiskalaren iritzian, Garcia-Castellonek erabaki "kontraesankorrak" hartu zituen. "Guztiz kontraesankorra izan zen azaroaren 6ko autoan eginbide batzuk erabakitzea eta, emaitzaren zain egon gabe, azalpen arrazoitua Auzitegi Gorenera bidaltzeko prozezua azkartzea", azpimarratu du.

Garcia-Castellon epaileak "Puigdemonten edo Wagensbergen inkulpazioari buruzko datu berririk ez du eman orain arte". "Guardia Zibilak ere" ez dio egotzi "auzi honetan ikertzen ari diren gertarietako bat bera ere", gaineratu du fiskalak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena