05:55

Politika

EITB Focus

EAJk eta EH Bilduk 8na eserleku eskuratuko lituzkete Araban

eitb media

Bestalde, PSE-EEk eta PPk 4na izango lituzkete, eta Podemosek 1. Sumar eta Vox ordezkaritzarik gabe geratuko lirateke.

  • Grafikoa: EITB

    Grafikoa: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJ izango litzateke Arabako alderdi bozkatuena udaberriko hauteskunde autonomikoetan, baina EH Bilduk beste eserleku lortuta, EITB Focus inkestaren arabera.

Horren ildotik, jeltzaleek 8 legebiltzarkide eskuratuko lituzkete, duela lau urte baino 1 gutxiago, botoen % 1,6 galduta.

Koalizio abertzaleak, aitzitik, 4 puntuko hazkundea izango luke, eta 2020an baino 2 parlamentari gehiago bereganatuko lituzke.

Bestalde, PSE-EEk eta PPk 4na ordezkari lortuko lituzkete. Sozialistek duela lau urteko emaitzak errepikatuko lituzkete, eta popularrek bat gehiago izango lituzkete.

Ondoren, Podemosek eserleku bat erdietsiko luke, eta Sumar esku-hutsik geratuko litzateke. Bi alderdiak koalizioan aurkeztuta ere, eserleku banaketa ez litzateke aldatuko Araban.

e
F

Azkenik, Voxek galdu egingo luke egun EAEn duen legebiltzarkide bakarra.

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).

Galdeketak urtarrilaren 24tik 29ra egin zituzten, telefonoz.

Ikerketari buruzko zehaztasun sakonagoak edo beste adierazle estatistiko batzuk ezagutzeko, kontsultatu PDF osoa.

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena