Politika
EITB Focus
eitb media
Alderdi jeltzaleak 28 ordezkari izango lituzke (-3), eta koalizio abertzaleak, 26 (+5). Nolanahi ere, azkenean Podemosek eta Sumarrek koalizioan aurkeztea adostuko balute, EAJren eta EH Bilduren arteko aldea eserleku bakarrekoa izango litzateke.
Grafikoa: EITB
Albisteak (5)
Dokumentuak (1)
EAJk garaipen estua lortuko luke udaberrian egitekoak diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, eta EH Bildu hazi egingo litzateke, bi eserlekura hurbilduta, EITB Focus inkestaren arabera.
Hain zuzen ere, EAJk 28 eserleku eta botoen % 35,8 eskuratuko lituzke, hots, duela lau urte baino 3 ordezkari eta 3,3 puntu gutxiago.
EH Bilduk, aldiz, 4,2 puntuko hazkundea izango luke (botoen % 27,9 izatetik % 32,1 izatera pasatuko litzateke), eta 26 parlamentari erdietsiko lituzke, egun baino 5 gehiago.
EITB Focus
Hirugarren lekua PSE-EEk hartuko luke, 12 legebiltzarkiderekin (+2) eta % 14,8ko babesarekin (1,1 puntu gehiago).
Ondoren, PPk errepikatu egingo luke egungo parlamentari kopurua, 6, baina bototan puntu erdi gora eginda.
Bestalde, PSE-EEren ezkerrera dauden alderdi ez-abertzaleak bananduta aurkeztuko balira (oraingoz ez dute akordiorik lortu koalizioa osatzeko), Podemosek aurrea hartuko lioke Sumar Mugimenduari, botoen % 4 eta 2 eserleku jasota. Lander Martinez buru duen alderdiak, ordea, ordezkari bat eta bozen % 3,2 izango lituzke; duela lau urte, 6 legebiltzarkide lortu zituzten espazio politiko horretan.
Azkenik, Voxek galdu egingo luke Legebiltzarrean duen ordezkaria, bototan 0,4 puntu behera eginda, % 1,6raino.
Balizko itunak
Emaitza horiekin, EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko liokete egungo koalizio gobernuari, elkarrekin 40 eserleku batuko lituzketelako (38 behar dira gehiengo osoa izateko).
Dena dela, aritmetika parlamentarioak alternatiba gehiago ahalbidetuko lituzke. Adibidez, EAJk eta EH Bilduk osatutako balizko exekutibo batek 54 legebiltzarkide izango lituzke.
Ezkerreko alderdi guztiek (EH Bildu, PSE-EE, Podemos eta Sumar) osatutako edo babestutako batek, ostera, 41 legebiltzarkide batuko lituzke.
Eta Sumar eta Podemos koalizioan aurkeztuko balira?
Sumarrek eta Elkarrekin Podemos osatzen duten alderdiek koalizioa adostuko balute, ezkerreko espazio horrek bikoiztu egingo lituzke eserleku aurreikuspenak, 5 hain justu, % 7,2ko babesarekin.
Gainera, EAJk 27 legebiltzarkide bereganatuko lituzke, hau da, koalizio hori aurkeztuko ez balitz izango lituzkeenak baino 1 gutxiago. Horrenbestez, EH Bildu EAJtik eserleku bakarrera kokatuko litzateke.
Era berean, PSE-EEk ere 11 eserlekura murriztuta ikusiko luke bere hazkundea.
Metodologia
Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).
Galdeketak urtarrilaren 24tik 29ra egin zituzten, telefonoz.
Ikerketari buruzko zehaztasun sakonagoak edo beste adierazle estatistiko batzuk ezagutzeko, kontsultatu PDF osoa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa