09:02

Politika

Gaixotasun sendaezina du

Barne Ministerioak 3. gradua eman dio Uribetxebarriari

Erredakzioa

Neurria halabeharrezko pausoa da ETAko presoa baldintzapean aske uzteko. Mediku-txostenen arabera, presoa urtebete baino lehenago hiltzeko % 90eko probabilitatea dago.

02:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak ostiral honetan hirugarren gradua eman dio minbizia duen Josu Uribetxebarria ETAko presoari, Espetxeetako iturriek jakitera eman dutenez.

Zaballa kartzelako (Araba) Tratamendu Batzordeak Donostia Ospitalean dagoen Uribetxebarriari hirugarren gradua ematearen aldeko informazioa eman ostean hartu dute erabakia.

Orain Uribetxebarriak baldintzapeko askatasuna eskatu ahal izango du, eta horren inguruan Espetxeetako Zuzendaritzak ere iritzia eman beharko du, halere, azken hitza Jose Luis Castro Auzitegi Nazionaleko Espetxeratuen zaintzako Epaitegiko epaileak izango du.

Hirugarren gradua Espetxe Araudian indarrean dagoen 104.4 artikuluaren arabera hartu dute, horrek preso bati giza arrazoiengatik edo gaixotasun larriengatik hirugarren gradua ematea dakar.

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak, Castro ordezkatzen ari denak, Uribetxebarriaren osasun egoeraren inguruko xehetasunak jakiteko Auzitegiko txosten bat eskatu du, duen minbizia kartzelako ospitaleko zerbitzuek tratatu ahal duten erabakitzeko.

Gainera, Ainhoa Baglietto Uribetxebarriaren abokatuak epaileari behin Espetxeetako Zuzendaritzaren erabakia jakinda, bere erabakia lehenbailehen ematea eskatu du presoa aske geratzearen inguruan.

Abokatuak esan du ez dela beharrezkoa gaixoaren egoera larria ikusita, astelehenera arte itxarotea, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak atzo azaldu zuen moduan.

Halaber, Espetxeetako Zuzendariak Epaitegiari presoaren inguruko gogoeta bat egiteko eskatu dio honako puntu hauetan: Lehenengo eskaera "bere delituen biktimetatik eta senideetatik urrun egotea" da. Bigarrena, indarkeria goraipatzen den manifestazioetan "era aktiboan edo pasiboan parte hartzea" eta horren inguruko adierazpenak egitea debekatzea, baita terrorismoaren biktimen mespretxua eragin dezaketen adierazpenak egitea ere.


Fiskalak Auzitegiko txostenari itxarongo dio hirugarren gradua errekurritu edo ez erabakitzeko

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ez du Espetxeetako Zuzendaritzaren erabakia errekurritu edo ez erabakiko Uribetxebarria kartzelan tratatu daitekeen dioten Auzitegiko txostenak izan arte.

Fiskaltzatik jakitera eman dutenez, Espetxeetako Zuzendaritzak Uribetxebarriari hirugarren gradua eman arren, Ministerio Publikoak ez du ebazpenari helegiterik jarri edo ez erabakiko Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak eskatutako Auzitegiko txostena izan arte.

EH Bildu, gaixorik dauden beste 13 presoren askatasunaren alde

EH Bilduk esan du Josu Uribetxebarria libre geratzen denean, gaixotasun larria duten beste 13 presoren askatasuna aldarrikatuko duela.

Maribi Ugarteburuk eta Oskar Matutek gogorarazi dutenez, oraindik 13 preso daude larri gaixotuta kartzeletan.

Azaldu dutenez, Uribetxebarria "Arrasatera, etxera, iristen denean arnasa hartuko dugu sakon" eta, "indarrak berriro bildu eta gero" larri gaixorik dauden beste 13 presoak "berehala askatzea eskatuko dugu".

EH Bilduren bozeramaileek PPren Gobernuari leporatu diote Uribetxebarriaren "egoera larriaren" ardura, eta "pertsona baten bizitzarekin jolastea" egotzi diote.

8 atxilotu Donostian

Zortzi pertsona atxilotu dituzte gaur goizean Donostian desordena publikoak leporatuta, Uribetxebarriaren askatasuna aldarrikatzeko PPk Amaran duen egoitzaren parean katez lotu direlako.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 11:10 aldera gertatu dira atxiloketak. 30 pertsona inguruk kontzentrazioa egin dute, agintariei "jakinarazi gabe", eta PPren egoitzaren parean katez lotu dira.

Gainera, atxilotuetako bat auzipetu egin dute kontzentrazioa egingo zela agintariei ez jakinarazteagatik, aipatu iturriek zehaztu dutenez.

Ertzaintzak berehala desegin du kontzentrazioa eta lotuta zeudenak askatu ditu, izan ere, protestariek ez dute erresistentziarik jarri.

Urtebetean hiltzeko % 90eko probabilitatea

Josu Uribetxebarria ETAko presoaren egoeraren inguruko medikuen txostenaren arabera, "dagoen egoeran, gaixoen erdiak baino gehiago bederatzi hilabete pasatu baino gehiago hil ohi dira, eta urtebetera bizirik egoteko aukera % 10ekoa da".

"Gaixoaren pronostikoa oso larria da. Zientziako literatura erabiliz gero, prozesuak ez du atzera bueltarik ", dio ostegun honetan Osakidetzako Batzordeak egindako dokumentuak.

Modu honetan, presoak kartzelatik irteteko Espetxeak ezarritako baldintza betetzen du, 2000 urtean medikuen txosten bat bidaltzeko irizpideak jartzen diren gutun baten arabera. Horrek dioenez, preso bat kartzelatik kanpo utziko dute, tratamendua jaso arren, hiltzeko arriskua urtebetean % 10 baino handiagoa bada eta bost urtean % 50 baino handiagoa bada.

Gutun hori Angel Yuste Espetxeetako zuzendari nagusiak idatzi zuen 2000ko urtarrilaren 11n.

Pedraz epaileak hirugarren gradua eskatu du

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Josu Uribetxebarria ETAko presoari hirugarren gradua ezartzea aztertzea eskatu dio Espetxe Zuzendaritzari.

Uribetxebarriaren abokatuak aurkeztutako idatziei erantzunda gaur publikatutako probidentzia batean, epaileak Espetxe Araudiko 104.4. artikulua ezartzeko eskatu du, betiere baldintza guztiak betetzen badira.

Artikulu horrek "kasu bereziak" aipatzen ditu, eta gaixotasun larri sendaezinak dituzten presoei hirugarren gradua ezartzea ahalbidetzen du, "arrazoi humanitarioak eta duintasunezkoak" tarteko.

Halaber, epaileak "txosten mediko gaurkotuak" igortzeko eskatu dio Espetxe Zuzendaritzari, Auzitegi Nazionaleko Klinikak txosten bat egin ahal izateko.

Pedraz goardiako epailea da aste honetan, eta Jose Luis Castro Espetxeratuen Zaintzako epailea ordezkatzen ari da.

Uribetxebarriak lasaitasuna eskatu du

Josu Uribetxebarriak lasaitasuna eskatu du, bere abokatuak Gara egunkariari eta naiz.info-ri bidalitako ohar batean. 

"Eskaera argi bat egin nahi diot mundu osoari: mesedez, ni hemendik irten ala ez, zorakeriarik ez egin. Inon", azaldu du.

Uribetxebarriaren anaiak lehenbailehen aske geratzea eskatu du

Javier Uribetxebarria, ETAko presoaren anaiak, bere anaia lehenbailehen aske uztea eskatu du ostegun honetan Bilbon. Halaber, presoak ez duela gose-greba bertan behera utziko nabarmendu du, aske geratu arte.

"Ostiralean bada, astelehenean baino hobeto", azpimarratu du aske geratu daitekeen egunaren inguruan, Etxerat-en (ETAko presoen senideen elkartean) bileran parte hartu baino lehen Mikel Arana Ezker Anitzaren koordinatzaile nagusiarekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena