Politika
Manifestazioak
Mikel Dominguez | EITB Media
Bizkaiko hiriburuko alkatearen esanetan, protestek "herritarren bizi kalitatea aldatzen dute", eta manifestazioak "beste toki batean edo espaloitik" egiteko eskatu du.
Anbulantzien langileen elkarretaratzea, aurreko astean Bilbon. Artxiboko irudia: EFE
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak uste du manifestazio "gehiegi" daudela hirian, eta "espaloitik" egitea proposatu du, trafikoa moztu gabe.
Radio Bilbaon egindako elkarrizketa batean esan duenez, "egunero" hainbat manifestazio daude Bizkaiko hiriburuan, eta "herritarren bizi kalitatea aldatzen dute". "Edozein arazoren aurrean edozein pertsonak biltzeko eta manifestatzeko duen eskubidea" errespetatzen duela ziurtatu du, baina "gizarte osoa kontuan hartzea oso garrantzitsua" dela gaineratu du.
Hori dela eta, Aburtok manifestariei "erantzukizuna" eskatu die, protestetan "galtzada itxi behar ez izateko". Alkateak gehitu du manifestazioak "beste leku batean edo espaloitik" egin ditzaketela.
"Beti moztu behar da galtzada? Ezetz uste dut. Manifestatzea eta, aldi berean, egunero jendearen bizitza ez aldatzea posible izan dadin eskatu nahi dut", gaineratu du alkateak.
Bere adierazpenekin langileen aurka egiten ez duela eta manifestatzeko eskubidea "asko" errespetatzen duela azpimarratu du, eta gehitu du "batzuetan hori hirian gertatzen diren gainerako gauzekin konektatzen" saiatu beharko litzatekeela, "besterik ez".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa