13:30

Politika

''Katalunia Operazioa''

Kataluniako fiskalburu ohiaren kontrako amarru politikoak ikertzeko agindu du Fiskaltzak

Agentziak | EITB Media

Kataluniako Fiskaltzak argitu nahi du Mariano Rajoyren gobernuak alderdi independentistak eta kargu publiko katalanak legez kanpo ikertzeko agindua eman ote zuen. eldiario.es eta "La Vanguardia" egunkariek horren inguruko informazioa kaleratu ostean hartu du fiskalak erabakia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fiskaltzak "Katalunia Operazioa" bezala ezagutzen denaren inguruko lehen ikerketa abiatzea agindu du gaur, eldiario.es agerkariak eta La Vanguardia egunkariak auzi horren inguruko informazioa kaleratu ondotik. Zehazki, Mariano Rajoyren Gobernuak Martin Rodriguez Sol Kataluniako fiskalburu ohiaren kontrako amarru politikoak ikertzeko eskatu du. 

Kataluniako prozesuaren garaian (2012 amaieran eta 2013 hasieran), PPren gobernuak alderdi independentistak eta kargu publiko katalanak legez kanpo ikertzeko agindua eman, eta horien kontrako probak asmatu zituztela frogatzen duten dokumentuak kaleratu berri dituzte bi hedabideek.

Informazio horien ondotik eman du bere dekretua ministerio publikoak. Idatziaren arabera, Fiskaltzak eta epaileek ez zuten "inoiz" poliziaren ikerketa horren berri izan. 

Amarru politiko horiek frogatutzat emanez gero, intimitatearen kontrako delitua, prebarikazio administratiboaren delitua eta faltsutze delitua leporatu ahal zaie ikertuei. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena