Politika
AUZITEGI GORENA
AGENTZIAK | EITB Media
PSOEk sakaleta jarri zuten Santiago Abascalen kontra Estatuko Fiskaltzaren aurrean abenduaren 13an, "egunen batean herriak Pedro Sanchez oinetatik zintzilikatu nahiko du" esateagatik.
Santiago Abascal Voxeko burua, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Auzitegi Goreneko Fiskaltzak Santiago Abascal Voxeko buruzagiaren aurkako eginbideak abiatu ditu, "egunen batean herriak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea oinetatik zintzilikatu nahiko du" esateagatik.
PSOEk salaketa jarri zuen Abascalen kontra Estatuko Fiskaltza Nagusiaren aurrean abenduaren 13an, ideologia politiko sozialistaren aurka eraso egitea eta gorrotoa eta indarkeria sustatzea egotzita.
Alderdi Sozialistaren iritziz, Abascalek Argentinako Clarin egunkariari egindako adierazpenak irain edo kalumnia delitu eta gorroto delitu ere izan daitezke.
Fiskaltzaren arabera, gorroto delitua egon dadin aztertutako jokabideak talde baten aurkako etsaitasun eta indarkeria giroa sortzeko "benetako arriskua" eragin behar du. Alderdi politikoak ez lirateke sartuko aipaturiko talde horien artean.
Bestalde, Fiskaltzak Clarin egunkariari eskatuko dio Abascali egindako elkarrizketaren kopia bat bidaltzeko, eta bulego judizialari, berriz, Abascalek elkarrizketari eta Ferrazen egindako kontzentrazioei buruz X sare sozialean egindako adierazpenak biltzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa