Politika
DIPUTATUEN KONGRESUA
AGENTZIAK | EITB Media
PPk eta PSOEk adostutako ekimenaren alde bozkatu dute alderdi politiko guztiek, Voxek salbu. Orain zuzenketak aurkezteko epea zabalduko da, behin betiko onartu eta Senatura igorri aurretik.
Kongresuko gaurko saioa Senatuan egin da. Argazkia: EFE
Espainiako Diputatuen Kongresuak lehen pausoa eman du "gutxitu" hitza Konstituzioaren 49. artikuluaren testutik ezabatu eta horren tokian "desgaitasuna duen pertsona" kontzeptua txertatzeko. PSOEren eta PPren ekimenez gaur Kongresura iritsi den proposamenaren alde bozkatu dute Vox ez beste alderdi politiko guztiek, azken hori abstenitu egin baita.
Halaber, izapidetze zuzena erabilita eta irakurketa bakarren bidez egingo da erreforma, hots, lantaldetik edo batzordetik igaro gabe.
Gaurko saioa Senatuan egin da Kongresuan lanak egiten ari direlako eta bozketa, ostera, telematikoa izan da.
Lehen urratsa eginda, gaurtik aurrera zuzenketak aurkezteko epea zabalduko da, ostegunean bertan bozketa egin eta gaia Senatura igortzeko.
Edozein kasutan, ez dirudi zuzenketak aterako direnik PSOEk eta PPk hitzartu baitzuten ez zutela Espainiako Konstituzioaren beste erreformarik onartuko.
2018an Espainiako Konstituzioaren 49. artikulua aldatzeko lehen saiakera egin zen eta orduan Kongresuan ordezkaritza zuten alderdi guztiek babestu zuten, baina hauteskunde deialdiak eragotzi zuen tramitazioak aurrera egitea. Hurrengo legegintzaldian gaiari heldu zioten berriro, baina ez zen aldaketa gauzatzeko ez girorik eta ezta denborarik ere egon.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa