12:57

Politika

Gaixo terminala

Osakidetza: 'Uribetxebarriaren osasun-egoerak ez du atzera bueltarik'

Erredakzioa

Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak epaitegiko medikuen txostena eskatu du Uribetxebarriaren minbizia kartzelako osasun-zerbitzuetan artatu daitekeen ala ez jakiteko.

  • Uribetxebarria | Uribetxebarriaren osasunak ez atzera bueltarik

    Iosu Uribetxebarriak giltzurruneko minbizia du, metastasiarekin. Argazkia: EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostia Ospitalak Iosu Uribetxebarria ETAko presoaren osasun egoerak "atzera bueltarik ez" duela jakinarazi dio Espetxeen Agintetzari.

Osakitzeak komunikatu bat atera du "gaur arte egindako probek gaixoaren egoerak atzera bueltarik ez duela esaten dutela" adierazteko.

"Presoaren familiak eta Espetxeetako Afintaritzak egoeraren berri dute", esaten du komunikatuak. Arrasateko presoaren egoerari dagokionez, "egonkorra" dela dio Osakidetzak.

Iosu Uribetxebarriak giltzurruneko minbizia du eta bederatzi egun daramatza gose-greban aske utzi dezaten eskatzeko.

Fiskaltzak informazio gehiago nahi du

Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak epaitegiko medikuen txostena eskatu du Uribetxebarriaren minbizia kartzelako osasun-zerbitzuetan artatu daitekeen ala ez jakiteko.

Jesus Alonso fiskalak idatzia bidali dio Jose Luis Castro epaileari hori adierazteko. Castro da Uribetxebarria askatzea ala ez erabaki behar duena. Fiskalak ere beste txosten bat eskatzen dio kartzelari presoa jasotzen ari den tratamenduaren inguruan.

Fiskalak ere presoaren gaixotasunaren inguruko informazioa eskatu du, "mediku kostuen aldetik", baita tratamenduaren epe eta leku egokiaren ingurukoa ere.

Aresek "instrumentalizazioa" salatu du

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak uste du Josu Uribetxebarria (Donostiako ospitalean, minbiziak jota, gose greban dagoen presoa) aska egin dezaketela, eta gogor kritikatu du ezker abertzalea, hori gertatzen bada "garaipen gisa" aurkeztuko duelako auzia.

Aresek Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, ziur dago legea beteko dutela presoaren kasuan.

541 preso Uribetxebarriaren alde

Espainiako eta Frantziako kartzeletan dauden 541 preso hainbat protesta-ekintza egiten ari dira, "gehienak" mugagabeko gose-grebak, Iosu Uribetxebarriaren egoera salatu eta askatzea eskatzeko, Etxeraten arabera.

Gose-grebez gain, presoak itxialdiak egiten ari dira, kartzelako janariari uko egiten diote, elkarretaratzeak antolatu, Ministerioari eta Espetxeen agintetzari gutunak bidali edota txandakako baraualdiak egin.

Manifestazioa, larunbatean

Herrirak manifestazioa deitu du larunbaterako Bilbon Iosu Uribetxebarriaren egoera "berriro errepika ez dadin".

Martxa Euskalduna Jauregitik aterako da, 12:30etan, 'Giza eskubide guztiak, euskal presoak Euskal Herrira' lelopean.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena