Politika
8 egun gose greban
Erredakzioa
Herrira plataformaren arabera, presoak zortzi kilo galdu ditu gose grebaren zortzigarren egunean, eta "oso ahul" dagoela gaineratu dute.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Herrira euskal presoen eskubideen aldeko plataformak dio Donostia Ospitalean Josu Uribetxeberria presoari eginiko analisi medikuek “daukan tumorea gaiztoa dela eta bere biziarekin bukatuko duela” ziurtatu dutela.
Uribetxebarriari astelehen honetan eginiko frogen berri izan dute familiako kideek, eta horien arabera egoera atzeraezina eta oso larria da, kolektibo horrek komunikatu baten bitartez azaldu duenez.
Herriraren arabera, presoak zortzi kilo galdu ditu gose grebaren zortzigarren egunean, eta “oso ahul dagoela” gaineratu dute.
Erakunde horrek, presoaren baldintzapeko askatasuna lortzeko helburuarekin, Bilbon larunbat honetarako mobilizazio orokor bat deituko duela aurreratu du.
Brian Currin
Brian Currin Hegoafrikako abokatua buru den Nazioarteko Harreman Taldeak adierazi duenez, "ez dago Josu Uribetxeberria ez askatzeko justifikaziorik, erabakia ez dagoelako arrazoi politikoetan oinarrituta, giza arrazoietan baizik".
Currinen taldeak ohar baten bidez azaldu duenez, "presoak artatzeko Giza Eskubideetan, Europako espetxeetako eta NATOko araudietan jasotako oinarriak izan behar dira gose greban dagoen presoaren egoera konpontzeko gida". Uribetxeberria Donostiako Ospitalean dago, gose greban, zazpigarren egunez.
"Euskal Herrian zabaldu den egoera berriarekiko konpromisoa erakusteko aukera ona du Espainiako Gobernuak", azpimarratu du taldeak. "Lagun guztien duintasuna bermatzeko baldintzak sortu behar dira Euskal Herrian", adierazi du.
Errekondo
Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak "aintzineko zama" gainetik kentzeko eta Josu Uribetxeberria ETAko presoa aske uzteko eskatu dio Espainiako Estatuari. Uribetxeberriak zortzi egun darama gose greban. Errekondo Donostiako Ospitalean izan da, presoari bisita egin dio, eta ondoren, Herrirak deitutako elkarretaratzean parte hartu du.
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Tasio Erkizia eta Miren Legorburu ezker abertzaleko kideak, Bakartxo Ruiz Bilduko kidea, Maite Aristegi eta Alberto Unamunzaga Amaiurreko kideak, Patxi Zabaleta Aralarreko idazkari nagusia, LABeko ordezkariak eta Koldo Amezketa EAko kidea izan dira bertan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa