18:59

Politika

Amnistia

Kongresuak atzera bota ditu PPk eta Voxek amnistia legeari jarritako osoko zuzenketak

EITB Media

PPren zuzenketak aldeko 171 boto eta kontrako 178 jaso ditu. Bestalde, ultraeskuineko 33 diputatuek baino ez dute babestu Voxen zuzenketa.

  • Diputatuen Kongresuko osoko bilkura gaur, Senatuan. Argazkia: EFE

    Diputatuen Kongresuko osoko bilkura gaur, Senatuan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kongresuko osoko bilkurak PPk eta Voxek amnistia legeari aurkeztutako osoko zuzenketak atzera bota ditu asteazken honetan, inbestidura erraztu zuten indar politikoen botoekin. Honenbestez, Espainiako eskuinak eta ultraeskuinak ez dute babesik lortu independentismoaren aurrean Zigor Kodea gogortzeko eta alderdiak legez kanpo uzteko proposamenean.

PPren zuzenketa hitzez bozkatu da, aldeko 171 botorekin eta kontrako 178rekin. Pedro Sanchez Espainiako presidentea ez da Ganberan izan, eta ez du botorik eman.

Voxen zuzenketa, aldiz, telematikoki bozkatu dute, eta ultraeskuineko 33 diputatuek baino ez dute babestu.

Juntsek PSOErekin Espainiako Gobernuaren dekretuetan abstenitzea adostu du, Prozedura Zibileko Legearen 43bis artikulua kentzearen truke, independentisten ustez, amnistia arriskuan jartzen duelako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena