Politika
Bozketa erabakigarria
Agentziak | EITB MEDIA
Podemosek, aldiz, akordioa lortu du PSOErekin, gizarte-ezkutuari buruzko eta Justiziari buruzko beste dekretu bat babesteko.
Podemosek langabeziako sorospena erreformatzen duen dekretua bertan behera utzi du kontrako botoa emanda, baina PSOErekin akordio batera iritsi da babes sozialari buruzkoa babesteko, familia kalteberei hipoteka-etxegabetzeak etetea 2028ra arte luzatzearen truke.
Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Senatuan egindako adierazpenetan baieztatu duenez, Espainiako Gobernuarentzat funtsezkoak diren hiru dekretu baliozkotzeko eztabaida izan da asteazken honetan: bi ekonomiko eta Justiziari buruzko bat.
Felix Bolaños Espainiako Gobernuko Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak talde parlamentarioei zuzendu zaie gaur eta "interes alderdikoiak bazter utzita, pertsonengan" pentsatzeko eskatu die, Espainiako Gobernuak krisialdiari aurre egiteko onartutako hiru errege dekretuen alde bozkatzeko galdeginda. Gogorarazi duenez, horiek atzera botata, Europako funtsen laugarren diru partida, 10.000 milioi euro, galduko dira.
"Bozkatzeko unea heltzen denean, pertsonengan pentsatzeko eskatu nahi dizuet, boto-emaileengan, eta ez zuon interes alderdikoietan, horiek ez baitute zerikusirik herritarren interesekin", nabarmendu du. Bera izan da, hain justu, gaur eztabaidatu eta bozkatzekoak diren neurriak defendatzeko arduraduna.
Bestalde, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroak La Sexta kateari eskaini eskaini dion elkarrizketa batean aitortu duenez, baliteke dekretuak berriz ere aurkeztea, gaur onartzen ez badituzte. Gogora ekarri duenez, aurreko batean ere antzeko zerbait geratu zen, exekutiboak berriro aurkeztu zuen, eta bigarren hartan atera zen aurrera.
Junts eta Podemos, ezezkoan oraindik
Horren harira, Miriam Nogueras JxCatek Kongresuan duen bozeramaileak nabarmendu duenez, dekretuen aurka bozkatuko dute, "zuzentzeko tartea" badagoela adierazi badu ere.
"Kataluniako eskuduntzak errespetatzen dituen errege dekretu bat aurkezten badute, 'bai' bozkatuko dugu. Baliabideak ematen badizkigute, Kataluniari dagozkionak, 'bai' bozkatuko dugu", argitu du Rac1 irrati katean egin dioten elkarrizketan.
Podemosek ere lehengo lepotik du burua. Pablo Fernandez alderdi moreko bozeramaileak sozialisten jarrera kritikatu du. "Hauxe ala ezer ere ez. Ez dute gurekin negoziatu", esan du haserre. Hala, salatu du PSOEk PP bera lehenetsi duela negoziatzeko orduan: "Harrigarria da".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa