Politika
Espainiako Gobernua
Julen Etxeberria | Olatz Prat | EITB Media
Astezkenean izango da saioa. Besteak beste, pentsioak handitzea, elikagaien BEZa jaistea eta garraiorako laguntzak eta fortuna handien gaineko zergari eustea jasotzen dute dekretuok. PSOEk martxan du negoziazioa, eta ziurtzat jotzen du gehiengoaren babesa. Ikusteko dago Podemosek zer egiten duen.
Juntseko diputatuak Kongresura iristen. EFEren artxiboko irudia.
Urte berriarekin batera sortu zaio lehen arazoa Pedro Sanchezen gobernuari Espainiako Diputatuen Kongresuan. Izan ere, Ministroen Kontseiluak onartu eta indarrean jarri dituen lehendabiziko dekretuek diputatuen gehiengoaren onarpena lortu beharko dute. Asteazkenean izango da saioa, eta gaur-gaurkoz ez daukate Juntsen babesik.
Hala ere, sozialistek ziurtzat jotzen dute dekretuak onartuko direla. Juntsekin elkarrizketa "etengabeak eta diskretuak" dituztela esan du igande honetan Patxi Lopezek, PSOEren Kongresuko bozeramaileak:
Baina Puigdemonten alderdia ez da oztopo bakarra. Izan ere, Sumarretik Talde Mistora alde egindako Podemoseko bost diputatuek ere trabak jar ditzakete, baldin eta langabeziaren subsidioaren erreformak 52 urtetik gorakoen pentsioen kotizazioetan murrizketa badakar.
Besteak beste, pentsioak handitzea, elikagaien BEZa jaistea eta garraiorako laguntzak eta fortuna handien gaineko zerga mantentzea jasotzen dute dekretu horiek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa