09:31

Politika

Auzitegi Nazionala

ANk bete egingo du Estrasburgok Parot dotrinari buruz ebazten duena

Erredakzioa

Horixe erantzun dio Auzitegiak Britainia Handiko Fiskaltzak egindako galderari, Antton Troitiño Londresen atxilotutako ETAko kideari buruzko estradizioa dela eta.

  • Auzitegi Nazionalak bete egingo du Estrasburgok Parot dotrinari buruz ebazten duena.

    Auzitegi Nazionalak bete egingo du Estrasburgok Parot dotrinari buruz ebazten duena. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Nazionalak "goitik behera" beteko du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, Estrasburgokoak, Parot dotrinari buruz esaten duena, ebazpena irmoa denean beti ere, eta ordu arte dotrina aplikatzen jarraituko du eta Antton Troitiñorekin hala egingo du.

Horixe erantzun dio Auzitegiak Britainia Handiko Fiskaltzak egindako galderari, Antton Troitiño Londresen atxilotutako ETAko kideari buruzko estradizioa dela eta. Irailaren 29an izango da estradizioari buruzko epaiketa.

Britainia Handiko Fiskaltzak hamaika galdera egin dizkio Auzitegi Nazionalari, eta beste galdera batean Troitiñoren kasuak Ines del Riorenarekin zerikusirik ba ote duen galdetzen du. Estrasburgoko Auzitegiak Del Rio aske uzteko ebazpena eman zuen, Parot dotrina "irregularra" zela iritzita.

Troitiñoren estradizioari buruzko lehenengo saioaren aurretik, Britainia Handiko Fiskaltzak Troitiño aske uztea eskatu zuen Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpenaren kontrako helegiterik aurkezten ez bazen edo ebazpena irmoa izan arte.

Hala ere, Auzitegi Nazionalak uste du ezin dela Troitiño libre utzi, Parot dotrinak bermatzen duela bere atxiloaldia, eta oraindik Estrasburgoko Auzitegiaren epaia ez dela irmoa eta ez duela dotrina baliogabetu.

Hori horrela, Britainia Handiko Fiskaltzak ebazpena irmoa egiten denean edo helegitea atzera botatzen badute zer egingo duen galdetu dio Auzitegi Nazionalari, eta orduan, Espainiako auzitegiak Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ezartzen duena "goitik behera" beteko duela erantzun du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena