Politika
Elkarretaratzea Urtezaharrean
EITB Media
Espainiako Poliziak protestaren bultzatzailea deklaratzera deitu du astearterako. PSOEk ohartarazi du "gorroto delitua" izan daitekeela, eta iragarri du "bide legal guztiak" aztertzen ari dela antolatzaileen eta deialdi honetan parte hartu dutenen aurka.
PSOEko ministroek Urtezahar gauean PSOEren egoitza nagusiaren aurrean, Madrilgo Ferraz kalean, egindako elkarretaratze ultraeskuindar batean gertatutakoa salatu dute. Bertan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen panpina bat urkatu eta jipoitu zuten. Espainiako Poliziak protestaren bultzatzailea deklaratzera deitu du astearterako, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.
"PSOEren egoitzak setiatzen hasi ziren, eta orain Gobernuko presidentearen urkatzea simulatzen ari dira. Aski da!", gaitzetsi du Pilar Alegria Espainiako Gobernuko bozeramaileak X sare sozialeko argitalpen batean.
Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol ministro ere badenak Revueltak (Voxen gertuko gazte erakundea) deitutako protestaren bideo bat partekatu du. Bertan, Sanchezen panpina bat urkatuta ikusten da, eta manifestari batzuk hura astintzen ari dira. Elkarretaratzean 300 pertsona inguru bildu ziren, Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzaren arabera.
Odian mucho, pero son pocos.
— Pilar Alegría (@Pilar_Alegria) January 1, 2024
Empezaron asediando las sedes del PSOE y ahora simulan el ahorcamiento del presidente del Gobierno. ¡Basta ya!
La inmensa mayoría nos felicitamos el año nuevo y nos deseamos lo mejor unos a otros.
pic.twitter.com/ehVHdmGo1f
"Egia esan, aspaldi utzi zioten grazia egiteari. PPko buruzagi batzuen eta haien terminal mediatikoen jarrera adeitsuek hegoak eman dizkiete. Hori ezin da onartu dagoeneko", adierazi du, bere aldetik, Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroak, gertakari berberen harira.
Halaber, Diana Morant Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate ministroak salatu duenez, "eskuinak eta bere buruzagik gorrotoa bultzatzen duten leloak bihurtzen dituzte irainak". "Lokatz horietatik datoz lohi hauek", gaineratu du.
Horren harira, Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak "gorrotoa, indarkeria eta intolerantzia gaitzesteko" deia egin du.
Halaber, Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Ogasun ministroak esan du horrelako ekintzak "eskuin muturrari arnasa ematen zaionean" gertatzen direla.
Bestalde, PSOEk ohartarazi du gertatutakoa "gorroto delitua" izan daitekeela, eta iragarri du "bide legal guztiak" aztertzen ari dela antolatzaileen eta parte hartzaileen aurka.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa